2017-10-18T03:56:01+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lea Artibai ikastetxean azken ikasturtean graduatu direnen %91 lanean ari da

2016/07/01

Markina-Xemeinen goi mailako ikasketak egin dituzten ikasleen laneratze datuen inguruko azterketa bat egin du Lea Artibai Ikastetxeak. Datuen arabera, aurreko urteekiko hobekuntza kualitatiboa eta kuantitatiboa nabaria da.
Lea Artibai ikastetxean azken ikasturtean graduatu direnen %91 lanean ari da

2014-2015 ikasturtean titulua lortu zutenetatik, zehazki, 66 pertsonek lortu dute lanpostu bat Markina-Xemeingo Ikastetxean Lanbide Heziketako ikasketak amaitu ondoren, eta horietatik 22k txandakatze hezkuntza ereduan parte hartu dute (ikasi eta lan egin aldi berean).

Bestalde, lanerako orientazio zerbitzua ere eskaintzen du Lea Artibai Ikastetxeak nahi duten guztientzat, eta iazko ikasturtean 550 erabiltzaile izan zituen zerbitzu horrek. Horietatik guztietatik, 131 izan dira sistema honen bidez enpresetan praktikak egitea aukeratu dutenak  eta 50ek lortu dute lanpostu zuzena.

Ikastetxe  kooperatiboak hogei urtetik gora daramatza ehun enpresa baino gehiagorekin elkarlanean, hala nola, Maier, Cikautxo, Kide, Renault Consulting, Grupo Eroski edota Burdinolaren pareko enpresekin. Eta nahiz eta Markina-Xemeingo Ikastetxean,  bereziki, industria eta teknologia mundurako pertsonen prestakuntzari erantzun, zerbitzuen alorreko  eta berrikuntza, teknologia eta prozesu berrien inguruko lanpostuen aldeko eskaria urtez urte goraka doa.

Pedro Akarregi, Lea Artibai Ikastetxeko orientazio zerbitzuko arduradunaren hitzetan, Lanbide Heziketa Teknikoa eta Etengabeko Formakuntza gazteen, langabetuen eta beraien lanpostua hobetu nahi duten profesionalen laneratzearen hobekuntzan funtsezko bihurtu dira azken urteotan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak