2017-08-18T20:06:22+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lea Artibai ikastetxeak Lanbide Heziketa dualaren aldeko apustua egin du

2016/11/14

Horrela, aldi berean arautuko ikasketak ikastetxean jasotzea eta ordaindutako praktikak enpresan egitea ahalbidetzen duen aukera eskaintzen zaio ikasleari.
Lea Artibai ikastetxeak Lanbide Heziketa dualaren aldeko apustua egin du

Batxilerra, Lanbide Heziketa eta langabetu eta langileentzako formakuntza eskaintzen duen Markina-Xemeingo (Bizkaia) ikastetxeak, hezkuntzaren berrikuntzaren aldeko apostua egiten jarraitzen du laneratzea bultzatzeko. Hori dela eta, 2012tik inguruko enpresekin elkarlanean Lanbide Heziketa Dual programa sustatzen da eta horrela, ikasleek aldi berean formakuntza eta laneratze aukera dute nahi izanez gero.

LH Dual programen helburua epe luzera, gazteen langabetu tasa murriztea eta ikasgeletan ikasitakoa praktikan jartzea baino ez da.

Lanbide Heziketako arduradunen hitzetan, hurrengo urteetan finkatuko den joera bat da. Izan ere, Europan oso arrakastatsua izaten ari da empresa eta ikastetxeen elkarlaneko eredu hau. Adibide gisa, Austria, Danimarka, Herbeherak eta Suizako gazteen % 40 eta 70ak bide hau aukeratu du azken urteotan.

Lanbide Heziketa Dual-a, 1529 Errege-Dekretuaren bitartez araututa dago Espainian 2012tik eta ikastetxe eta enpresen egokitzapen zehatza eskatzen du, hala nola, programako tutoreak formatzea  eta prestatzea, ikastetxe eta enpresaren artean ordutegia adostea, ikastetxe bakoitzak bete behar dituen betekizun eta konpetentziak ezartzea eta beste hainbat balditza eta zehaztapen.

Lea Artibai Ikastetxeko ikasleek Lanbide Heziketa Dual programaren baitan parte hartzen duten enpresak sektore eta kokapen  ezberdinetakoak dira:  industriagintzako CikatekJeremiasCikautxoEikaKetxeElectroimanes de Accionamiento NafsaFuresaKautenikSantillanXuri Burdindegia edo Ermua Tools , eta zerbitzuetako MapfreOizbarren, Itsas Mare esaterako.

Lea Artibai ikastetxean Lanbide Heziketa Dual-a aukeratzen dutenen batazbestekoa, ikasturte bakoitzeko, 20 ikaslekoa da, eta  gutxiengoa  bada ere momentuz, satisfazio maila oso handia izaten ari da.

 

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak