Lea Artibai Ikastetxeak Euskal Herriko lehen Lean eskola inauguratuko du Markina-Xemeinen apirilaren 30ean

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Hezkuntza saileko Konstseilariordetzak bultzatutako ekimen berritzaile bat da “Lean Eskola”. Hezkuntza zentroak inaugurazio ekitaldi bat antolatu du “Lean Eskola” izango den eraikinean datorren apirilaren 30ean.
Card image cap
2014/04/28

Hainbat hilabetetako obra eta erreforma ostean, ikasgela berriak Lanbide Heziketako ikasleak hartzeko prest daude, bertan praktikoak izango diren klaseak jasoko dituzte, beti ere bitarteko tekniko eta metodologia pedagogiko berritzaileen bitartez.

Lean Eskola lehen prestakuntza programan parte hartuko duten 15 ikasleen aukeraketa prozesuan dago. Arduradunak elkarrizketa pertsonalak egiten ari dira Bizkaiako, Gipuzkoako eta Arabako zentroetako ikasleei. Hautaketa prozesura aurkezteko aukera apirilaren bigarren astera arte egongo da zabalik.

Bestalde, Lanbidek proiektuan parte hartuko du Lean Eskolako lehen promozioko ikasleei prestakuntzarako diru laguntzak emanez.

Ekitaldia 11:30etan hasiko da Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariaren eskutik. Ondoren, Antonio Fernández Álvarez, Espainiako Renault Consultingeko zuzendaria; Victor Arrizabalaga Elu, Mondragon Korporazioko Presidenteordea; eta Jorge Arévalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendariordea mintzatuko dira.

 

Metodologiara egokitutako instalakuntza berriak “Lean by doing

Instalazioen guztizko azalera 400 metro karratukoa da eta ikasleek enpresen egunerokoan jazotzen diren proiektuen tankerako simulazioak egiteko gela eta tailerrez osatuta dago, horien bidez proiektuak aurrera eramateko kostuak eta esfortzuak gutxitzen ikasiko dute. Modu berean, coaching klase pertsonaliatuak jasoko dituzte beraien perfil profesionalak moldatu eta prestatzeko.

Kultura prozesu produktiboaren balorerik ez duen hori ezabatzean eta lehiakortasuna irabaztean datza Lean proiektuak. “Lean by doing” metodologiaren bitartez (Lean eginez ikasi) ikasiko dute ikasleek eta prestakuntza moduluak Renault Consultingeko arduradunek diseinatuko dituzte. Horrela, merkatu global eta lehiakorrean dauden enpresen beharretara egokitutako profesional eta teknikariak prestatzeko.

 

Inteligentzia estrategikoa eta berrikuntza dira etorkizuneko euskal Lanbide Heziketaren zutabeak

Lean Eskolan formakuntza klaseak eta tailerrak uztartuko dira; eta ikasleak hainbat tresnaz eta metodologiaz baliatuko dira prozesu bati baliorik gehitzen ez dieten elementuak identifikatzen eta ekiditen ikasiko dute.

“FP Euskadi 2015” agenda estrategikoaren barruan sartzen da proiektu hau eta prestakuntza zentroen eta enpresen arteko harremanak estutzeko beharrari erantzun bat ematea du helburu. Inteligentzia estrategikoa eta berrikuntza izango dira prestakuntza berriaren zutabeetako batzuk.

Irakaskuntza teknikoa