2017-08-20T13:44:22+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lea Artibai Ikastetxeak Euskal Herriko lehen Lean eskola inauguratuko du

2014/04/22

Apirilaren 30ean izango da inaugurazio ekitaldia, Markina-Xemeingo Esperantza fabrika aurkitzen zen instalazioetan. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Hezkuntza saileko Kontseilariordetzak bultzatutako ekimen berritzailea da.
Lea Artibai Ikastetxeak Euskal Herriko lehen Lean eskola inauguratuko du

Lea Artibai Ikastetxeak Lean Eskola inauguratuko du datorren apirilaren 30ean, Markina-Xemeingo Esperantza fabrika aurkitzen zen instalazioetan hain zuzen. Hainbat hilabetetako obra eta erreforma ostean, ikasgela berriak Lanbide Heziketako ikasleak hartzeko prest daude, bertan praktikoak izango diren klaseak jasoko dituzte, beti ere bitarteko tekniko eta metodologia pedagogiko berritzaileen bitartez.

Lean Eskola lehen prestakuntza programan parte hartuko duten 15 ikasleen aukeraketa prozesuan aurkitzen da. Egun, arduradunak elkarrizketa pertsonalak burutzen ari dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zentroetako ikasleen artean. Bestetik, Lanbidek ere parte hartzen du proiektuan, Lean Eskolako lehen promozioko ikasleei prestakuntzarako diru laguntzak emanez.

Ekitaldia 11:30etan hasiko da Lea ArtibaiIkastetxeko zuzendaria den Isabel Mendigurenen eskutik. Ondoren, Espainiako Renault Consulting-eko zuzendaria, Antonio Fernández Álvarez; Mondragon Korporazioko Presidenteordea, Victor Arrizabalaga eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendariordea den Jorge Arévalo mintzatuko dira.

Metodologiara egokitutako instalakuntzak

Instalazioen azalera 400 metro karratukoa da eta ikasleek enpresen egunerokoan jazotzen diren proiektuen tankerako simulazioak egiteko gela eta tailerrez osatuta dago. Modu berean, coaching klase pertsonalizatuak jasoko dituzte beraien perfil profesionalak moldatu eta prestatzeko.

Lean by doing? metodologiaren bitartez (Lean eginez ikasi) ikasiko dute ikasleek. Eta prestakuntza moduluak Renault Consulting-eko arduradunek diseinatuko dituzte, horrela, merkatu global eta lehiakorreko merkatuan aurki ditzakegun enpresen beharrizanetara egokitutako profesional eta teknikariak prestatzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak