Lea Artibai Ikastetxeak etorkizunera bidaiatzea proposatzen digu

Etorkizun hurbilean izango ditugun aurrerapen teknologiko eta enpresen hobekuntzetara bideratutako jardunaldi profesionala izango da.
Card image cap
2015/11/24

Lea Artibai ikastetxeak antolatu duen ekintza enpresarial hau datorren azaroaren 26an ospatuko da Lea Artibaiko Esperantza eraikinean, goizeko 9etatik aurrera.

Hauxe da egitaraua:

9:00 - Ongietorria, Isabel Mendiguren, Lea Artibai ikastetxeko zuzendariarekin.

9:10 - Lean Manufacturing-Lean Service, Ricardo García Moreno eta Vincent Mouchart-ekin, Renault Consulting-eko ordezkariekin.

9:55 - 4.0 industriaren azterketa, Tecnaliako Luis Usatorrerekin.

10:40 - Atsedena eta kafea.

11:00 - Kasu arrakastatsuak: Elena Atance, Roche Farmako ordezkaria eta Rafael Lamarca DHL enpresako ordezkariarekin.

12:00 - Atzo, gaur eta bihar: Arrate Olaiz Ibarmia; Jose Amores Egile; eta David Chico Fagor Arrasateko ordezkariak.

Jardunaldiaren amaieran, antolatzaileek Lea Artibaiko kanpusean objektu eta tresna ezberdinekin kutxa bat lurperatuko dute. Gaur egun, 2015ean, egunerokotasunean erabiltzen ditugun elementuak, telefono mugikor bat, egunkari bat, VISA txartel bat, pen drive bat,… sartuko dute aipatutako kutxan eta 2015eko azaroaren 26arte ez zabaltzeko konpromisoarekin. Modu horretan, objetuak etorkizunera bidaliko dituzte, hamar urteren ondoren zentroko arduradunek aztertu ditzaten. Ekitaldiari bukaera emango dion esperimentu sinple eta erraza izango delarik.

Irakaskuntza teknikoa