Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Lea Artibai Ikastetxeak eta Renault Consulting-ek Euskal Herriko lehen "Lean Community" bilera antolatu dute
“Lean Community” bilera, Lean kultura beren erakundeetan ezartzeko interesaturik dauden produkzio-sektore guztietako profesionalen gune bat da. Azken jardueren artean, besteak beste, INDITEX enpresan Benchmarking jardunaldia, ehungintzako erraldoi handiaren palanka estrategikoa egin zen, edota Workshop Lean Service ekintza Gas Natural FENOSA enpresan.
Lean kultura ekoizpen prozesuetan baliorik gehitzen ez diona kentzea eta lehiakorrago izatera biderartuta dago
Jardunaldian zehar enpresa ezberdinetako hizlariak parte hartu dute eta arrakastadun kasuak aurkeztuko dira, Compass Group, Gonvarri Steel Service, Pierburg SA, eta Draguer Medical Hispania SA. izan ere. Gainera, LANBIDE erakundetik Lean kulturaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren apostua azalduko da.
Arratsaldean, berriz, parte-hartzaileak Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxera joko dute non Lean Eskolaren instalazioak bisitatuko dituzten eta “Experto en Lean Manufacturing” kurtsoko lehen promozioko diploma banaketarekin zarratuko da ekitaldia.
Lea Artibai Ikastetxea Lean kultura enpresarialean profesionalen prestakuntzan erreferente dira, metodologia ezberdinenak aplikatuz, denbora eta finantza-baliabideak aurreztea dituzten helburuak lortzen laguntzeko.
"Lean by doing" metodologiara egokitutako instalakuntzak
Apirilean inauguratu ziren instalakuntzak Esperantza eraikinean daude, 400 m2 tailer eta ikasgeletara bideratuta, non ikasleek egunero enpresetan suertatzen diren antzeko proiektuak simulatuko dituzten, ikaskuntzaren bidez kostuak murrizteko. Era berean, beren lanbide-profilak moldatu eta osatzeko coaching saio pertsonalizatuak jasotzen dituzte.
Lean kultura ekoizpen prozesuetan baliorik gehitzen ez diona kentzea eta lehiakorrago izatera biderartuta dago. Ikasleak "Lean by doing" metodologiaren bidez prestatzen dira Renault Consulting aholkularitzako arduradunek diseinatutako prestakuntza-moduluei esker, gaur eguneko merkatu global eta lehiakorrean enpresen ekoizpen beharrei egokitutako profesional eta teknikoak sortzeko.