2017-08-23T17:42:29+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lea Artibai Ikastetxeak eta Renault Consulting-ek Euskal Herriko lehen "Lean Community" bilera antolatu dute

2014/10/22

Zornotzako Boroako enpresa parkean kokatua dagoen AIC eraikineko auditorioan Euskal Herrian burutuko den lehen "Lean Community" bilera egiten ari dira gaur. "Zure prozesuak hobetuz, zure emaitzak hobetu. Kasu arrakastatsuak. Zergatik gara eraginkorrak?" izenburupean, goizeko 9:30ean hasi da ekitaldia.
Lea Artibai Ikastetxeak eta Renault Consulting-ek Euskal Herriko lehen "Lean Community" bilera antolatu dute

Lean Community” bilera, Lean kultura beren erakundeetan ezartzeko interesaturik dauden produkzio-sektore guztietako profesionalen gune bat da. Azken jardueren artean, besteak beste, INDITEX enpresan Benchmarking jardunaldia, ehungintzako erraldoi handiaren palanka estrategikoa egin zen, edota Workshop Lean Service ekintza Gas Natural FENOSA enpresan.

Lean kultura ekoizpen prozesuetan baliorik gehitzen ez diona kentzea eta lehiakorrago izatera biderartuta dago

Jardunaldian zehar enpresa ezberdinetako hizlariak parte hartu dute eta arrakastadun kasuak aurkeztuko dira, Compass Group, Gonvarri Steel Service, Pierburg SA, eta Draguer Medical Hispania SA. izan ere. Gainera, LANBIDE erakundetik Lean kulturaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren apostua azalduko da.

Arratsaldean, berriz, parte-hartzaileak Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxera joko dute non Lean Eskolaren instalazioak bisitatuko dituzten eta “Experto en Lean Manufacturing” kurtsoko lehen promozioko diploma banaketarekin zarratuko da ekitaldia.

Lea Artibai Ikastetxea Lean kultura enpresarialean profesionalen prestakuntzan erreferente dira, metodologia ezberdinenak aplikatuz, denbora eta finantza-baliabideak aurreztea dituzten helburuak lortzen laguntzeko.

"Lean by doing" metodologiara egokitutako instalakuntzak

Apirilean inauguratu ziren instalakuntzak Esperantza eraikinean daude, 400 m2 tailer eta ikasgeletara bideratuta, non ikasleek egunero enpresetan suertatzen diren antzeko proiektuak simulatuko dituzten, ikaskuntzaren bidez kostuak murrizteko. Era berean, beren lanbide-profilak moldatu eta osatzeko coaching saio pertsonalizatuak jasotzen dituzte.

Lean eskola Lea-Artibai1

Lean kultura ekoizpen prozesuetan baliorik gehitzen ez diona kentzea eta lehiakorrago izatera biderartuta dago. Ikasleak "Lean by doing" metodologiaren bidez prestatzen dira Renault Consulting aholkularitzako arduradunek diseinatutako prestakuntza-moduluei esker, gaur eguneko merkatu global eta lehiakorrean enpresen ekoizpen beharrei egokitutako profesional eta teknikoak sortzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak