2017-10-21T03:25:19+02:00

Tresna pertsonalak

Lea Artibai Ikastetxea, pausuz pausu unibertsitate eskaintza sendotzen Lea Artibai Ikastetxea, pausuz pausu unibertsitate eskaintza sendotzen

Azaro Fundazioko Behatokiak Lea-Artibai eskualdeko enpresekin lan egiten du negozio aukera berriak identifikatzeko

2011/03/08

2010ean Azaro Fundazioko Behatokiak eskualdeko enpresekin elkarlana gauzatzearen ondorioz, 16 azterketa bideratu dira, honako sektoreetan sakonduz: akuikultura eta arrantza, energia berriztagarriak, osasuna, ingurumena, turismoa, elikagaiak, eta material polimeroak.

Honen barnean

Sektore horietan hainbat proiektu interesgarri identifikatu dituzte eta horietatik 8 negozio aukera identifikatu dira, eta hauen lehen merkatu hurbilpena edo kontrastea egin da dagoeneko. Lortutako emaitzak eskualdeko enpresei aurkeztu zaizkie, eurengan negozio aukera hauek garatzeko interesa pizteko asmoarekin.

2011. urteari begira Azaro Fundazioko Behatokiak bere lan ildoak indartzeko lanean jarraituko du, enpresekin elkarlanean, edota pro-aktiboki ideiak bilatzen, eta hauen kontrasteak egiten. Azken helburua Lea-Artibai eskualdeko sare industriala indartu eta berritzea da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak