2017-12-16T10:16:08+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lea Artibai Ikastetxea 60 urtez etorkizuna eraikitzen

2017/05/05

Lea Artibai Ikastetxea 1957an hasi zen prestakuntza teknikoa eskaintzen eta gaur egun eskualdeko erreferentzia bilakatu da.
Lea Artibai Ikastetxea 60 urtez etorkizuna eraikitzen

Lea Artibai Ikastetxeak bere inguruaren agente garaitzailea izan nahi izan eta horretarako, bezeroei kalitatezko prestakuntza eskaintzen hasi zen hurbileko enpresa eta erakundeekin beharrezkoak diren harremanak garatuz.

Lea Artibai Ikastexea 2017 -2

Orain 60 urte Escuela Parroquial zeritzon ikastetxea sortu zen Markina-Xemeinen eta 1970eko hamarkada hasieran, lanbide heziketan bigarren mailako ikasketak sustatzeko premia ikusi zuen udalak. Beharrizan hori asetzeko, Mondragon Kooperatiba Taldea jarri zen gotzainekin lanean eta 1976an Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai S.Coop, gaur egun Lea Artibai Ikastetxea moduan ezagutzen dena,  sortu zen eskualdeko 595 bazkidez osatuta (langile, guraso, ikasle eta enpresa).

Urte horietan guztietan 550 jarduera ekonomiko martxan jartzen lagundu du Ikastetxeak

Eskualdearen garapenerako lehen pausotzat hartu zen irakaskuntza kooperatibaren sorrera. Izan ere,  urte batzuk lehenago egindako ikerketa sozio-ekonomiko batek argitu zuenez, eskualdean lehen sektorea zen nagusi eta bigarrena ere indartzeko beharrezkotzat ikusi zen garapen plan bat martxan jartzea. Helburua  eskualdeko biztanleria kulturaz eta lanbide ezberdinetarako gaitasunez blaitzea izan zen, eskualdeko industriak beharko zituen profesionalak prestatuz.

Lea Artibai Ikastetxea3

Urte hauetan guztietan gainera, Lea Artibai Ikastetxeak bere ibilbidean ikerkuntzaren bidea jorratu du, elikagaien eta polimeroen alorrean, sortu berria den Leartiker Koop. E adierazgarri nagusi delarik eta inguruko enpresa sarea indartzeko asmotan Azaro Fundazioa ere sortu zuen duela 15 urte baino gehiago. Azken hamar urteetan bertan prestatu dira  18.000 ikasle baino gehiago bigarren hezkuntzan, hasierako lanbide heziketan, zein lanerako prestakuntzan; enpresa sarearekin harreman estua daukagu eta egun, Euskal Herriko enpresekin ezezik, atzerriko enpresekin ere lotura estua daukagu eta urte hauetan guztietan 550 jarduera ekonomiko martxan jartzen lagundu dugu.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak