Lan poltsa ireki du HUHEZI fakultateak

Administrazio eta Zerbitzuetako zenbait arlotan lan egiteko interesa duen edonork bere curriculuma bidali beharko du, maiatzaren 15a baino lehen.
Card image cap
2016/05/16

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Administrazio eta Zerbitzuetako zenbait arlotan lan egiteko.

Arloak:

  • Idazkaritza akademikoa.
  • Ikasleen Arreta Zerbitzua (IAZ).
  • Harrera zerbitzua.
  • Teknologia zerbitzuak.
  • Mantenimentua.
  • Biblioteka.
  • Finantza.

Beharrezko profilak:

  • Diplomatu/ingeniari/lizentziatu/graduatua izatea.
  • Euskaraz eta gazteleraz idatzizko zein ahozko maila ona izatea (euskaraz, EGA edo baliokidea). Ingelesez maila altua ere beharrezkoa izango da lan postu batzuetarako.
  • Administrazio eta zerbitzuetako alorrean esperientzia izatea kontuan hartuko da.

Interesatuek bidali curriculuma, maiatzaren 15a baino lehen, ondoko helbidera:curriculumak.huhezi@mondragon.edu

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea