Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
LagunArok tantaka berria estreinatu du
Oraingoan osasun laguntzaren onunadunei buruzko informazioa azaltzen du. Besteak beste, explikatzen dira baldintzak, nork eta noiz eskatu dezakeen, kostea, estaldura, eta abar.
LagunAro, bazkide kooperatibistentzako gizarte babeserako sistemak, "Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!" izeneko kanpaina abian jarri du, bere komunikazio estrategiaren baitan. Helburua, mutualistei konpainia aurkeztea eta hurbiltzea izango da, informazio zehatza, praktikoa eta hurbila eskainiz.
Hamargarren tantaka
Oraingoa hamargarrena da eta bertan azaltzen da osasun laguntzaren onuradun berezien figura. Besteak beste, onuradun bereziaren figuran sartzeko bi epe daudela azaltzen du: eskubidea sortzen den unetik hilabete bateko epean eta lehen hilabetea igaro eta gero sartuz gero hainbat gabezia daudela aipatzen da prestazioa erabiltzeko. Urte bat baino gehiago igaro bada ezingo da onuradun berezia izan.
Informazio guztia hemen: