LagunArok antolatu duen lehiaketak baditu irabazleak

1.200 pertsona baino gehiagok hartu du parte lehiaketan. LagunAro, EPSVko mutualista, pentsiodun eta onuradun bereziek erakundeari buruz duten informazioa jasotzea izan da helburua.
Card image cap
LagunAro, EPSVko egoitza nagusian jaso dute saria bi irabazle hauek.
2017/09/15

Hemen bertan jakitera eman bezala, ekainean “Zer dakizu LagunArori buruz?” deituriko zozketa-tribiala jarri zuen martxan Lagun Aro, EPSVk.  LagunAroko mutualista, pentsiodun eta onuradun bereziek aukera izan dute parte hartzeko. Parte hartzeko webguneko arlo pribatuan sartu eta galdera batzuk erantzun behar izan dituzte.

Parte-hartzea bikaina izan da; 1.212 pertsonek egin diote aurre erronkari eta galdetegiko 10 galderei erantzun. Pasa den irailaren 7an egin zen zozketa eta honako 5 pertsonek irabazi dute 50 euroko balioa duen Eroskiko opari-txartela:

 

  • Sonia Urkiza                     Laboral Kutxa
  • Ion Ander González          Orona
  • José Javier Azpitarte        Danobat
  • Itziar Clemente                 Eroski
  • Miguel Angel Herrera       Soraluceko jubilatua

 

Zorionak guztioi!

Kooperatibisten babes soziala