2017-08-22T14:50:02+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LagunAro EPSVk bihar egingo du Batzar Nagusia Donostian

2015/03/26

Bihar, martxoak 27 egingo du LagunAro EPSVk urteko Batzar Nagusia, Donostiako Kursaalean. Ohiko gaiez gain, web orriaren bertsio erosoago eta errazago berri bat aurkeztuko da.
LagunAro EPSVk bihar egingo du Batzar Nagusia Donostian

Bihar martxoaren 27an, 16:00etan (bigarren deialdia), LagunAro, EPSVren urteko Batzar Nagusia Donostiako Kursaalean egingo da.

Gai-zerrendan, besteak beste, Aurreikuspeneko Entitateari buruzko puntu hauek garatuko dira: 2014ko ekitaldiko Gestioaren Memoria eta Urteko Kontuak, eta 2015eko Gestio Plana aztertu eta onartuko dira, eta 2015.04.01etik 2016.03.31ra arteko aldirako Prestazioak eta Kuotak, eta Kontseilu Errektoreak proposatutako erregelamendu aldaketak onartuko dira, izaera teknikoa dutenak.

Era berean, Batzar Nagusian LagunAro, EPSVren web orriaren bertsio erosoago eta errazago berri bat aurkeztuko da, bai eta Smartphone eta iPhonetarako aplikazio (App) bat ere. Biak egun horretan bertan jarriko dira erabilgarri.

Garatu den teknologia berri horren bitartez, mutualistek eta pentsiodunek azkar, erraz eta modu intuitiboan eskuratu ahal izango dute Erakundearen informazio orokorra, bai eta haiei buruzko informazio pribatua ere.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak