LAGUN-ARO, BGAEren Batzar Orokorrak aurre erretiroko prestazioa eta Enplegurako Laguntza funtsa hobetzea adostu du

LAGUN-ARO, BGAEren Batzar Orokorrak aurre erretiro prestazioa hobetzea eta "Enplegurako Laguntza" finantzatzen duen kuota handitzea onartu zuen abenduaren 27an Fagor Electrodomésticos konkurtsoan sortu izanaren ondorio diren konpromiso erantsiei atzerapenik gabe erantzun ahal izateko.
Card image cap
2014/01/02

Erabaki horiekin, Lagun-Aro, BGAEren baitan dauden kooperatibek mugimendu kooperatiboaren ezaugarri diren printzipioak (elkartasuna, interkooperazioa eta erantzukizuna) berretsi dituzte eta eragina jasan duten bazkideekin konpromiso irmoa erakutsi dute.       

Abenduaren 27an Donostiako Kursaal Jauregian egindako  Lagun-Aro, BGAEko Ezohiko Batzar Orokorrak gehiengo bidez babestu zituen Kontseilu Errektoreak aurkeztutako proposamenak. Aipatutakoak aurreikuspeneko entitate horrek Enplegurako Laguntzaren prestazioarekin lotuta daude.

Proposamen horien helburua Fagor Electrodomésticos konkurtso egoeran sartu izanaren ondorio diren beharrei atzerapenik gabe erantzuna ematea da eta neurri hauetan laburbil ditzakegu:

  • Lagun-Aro, BGAEren Enplegurako Laguntzaren araudiko alderdi batzuk aldatzea. Horrekin lotuta, desegite prozesuan dauden kooperatiben kasuan, aurre erretiroko prestazioa hobetzeko proposamena egin dute. Erabaki horren arabera, eragina jasan duten bazkideen kolektiboak aurre erretirora sarbidea izateko aukera izango dute 55 urtetik aurrera kontsumoko aurrerakinaren % 80ko prestazioarekin (orain arte araututa zegoen % 60rekin beharrean). Neurri horrek 300 mutualistari eragin ahal izango dio gutxi gorabehera.

  • Diru sarrerak indartzea entitateak araututako konpromisoei aurre egin diezaien. Horretarako, kooperatibek ordaindutako kuota igoko da eta hori 214ko urtarrilaren 1etik aurrera sendotuko da. Enplegurako Laguntzaren kuota igoera horrek kooperatibetan izango duen inpaktua urteko laneko aurrerakinen gaineko % 1,5ekoa izango da eta partzialki konpentsatuta geratu ohi da beste prestazio batzuen kuotetan egindako doiketa bidez.

  • Ezohiko Batzar Orokorraren oinarria Enplegurako Laguntza horrekin lotutako alderdien eztabaida izan zen. Egun Fagor Electrodomésticosek bizi duen egoeraren eragina jasan du prestazio horrek.

    Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da egoera horrek ez duela eraginik izango entitateko pentsio sisteman; izan ere, kapitalizazio sistema espezifikoaren bidez (funtsak pilatuta) finantzatzen da eta sistema hori gainerako prestazioetatik bereizita dago eta ez du egoera horren eragina jasaten.                   

    Hartutako neurria kooperatibetan egiten ari direnaren osagarria da; izan ere, langabeziaren eragina jasan duten bazkideak birkokatzeko hartutako konpromiso irmoa gogorarazi beharrekoa da eta, horrekin guztiarekin, mugimendu kooperatiboaren ezaugarri diren balioak (elkartasuna, interkooperazioa eta erantzukizuna) berretsi dituzte.

Kooperatibisten babes soziala