2017-12-16T04:32:12+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LAGUN ARO BGAE-ren jakinarazpena

2013/10/18

FAGOR Electrodomesticosek hartzekodunen aurrekonkurtsoa eskatzeko hartu duen erabakia dela-eta egunotan sortu diren albisteen aurrean, LAGUN ARO BGAEk azalpen hauek eman nahi ditu, komunikabide batzuetan sumatutako zehazgabetasunei erantzunez.

LAGUN ARO BGAE, berriz, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea da, eta kooperatiba bazkidetuetako bazkide langileen gizarte-prestazioak kudeatzen ditu, gizartesegurantzaren langile autonomoen araubide berezia (LAAB) osatuz.

Prestazio horiek multzotan daude banatuta, eta bakoitzak bere finantzaketa-sistema du. Hona hemen multzook:

· PENTSIOAK. Fondo berezi batean dago eratuta eta kapitalizazio-sistemaren bidez finantzatzen da. Lan-bazkideen alde egiten diren ekarpenak metatuz joaten dira, bazkideak erretiratu arte. Ezarrita dauden pentsioei aurre egiteko behar adina kapital izan behar ditu eratuta fondoak.

Araubide hori oso zorrotz dago araututa, eta fondoak ezin dira erretiroa ez beste helburu baterako erabili. Horrela, bada, hornidura tekniko guztiak estalita izatea eta % 4ko aparteko kaudimen-marjina izatea eskatzen du, gutxienez, erregelamenduak.

LAGUN ARO BGAEk bete egiten ditu erregelamendu horretan ezarritako baldintza guztiak, eta gaur arte sortutako konpromisoei erantzuteko behar adina fondo ditu eratuta. 2013-09-30ean, % 7,8ko kaudimena zuen; galdatutako gutxienekoak lasai gainditzen ditu, beraz.

· GAINERAKO PRESTAZIOAK. Multzo honetan, prestazio hauek sartzen dira: osasunlaguntza, aldi baterako ezintasuna, amatasuna, aitatasuna…

Horietako bakoitzak bere finantzaketa berezia du, LAGUN ARO BGAEren Batzar Nagusian urtero finkatu ohi diren kuoten bidez.

Prestazio horiek banaketakoak dira. Horrek esan nahi du urteko kuota gestionatzeko mekanismo baten bidez funtzionatzen dutela; hau da, urteko kuotek finantzatzen dituzte ekitaldian zehar sortuko diren prestazioak, eta saldo bat dago urtean izan litezkeen desorekak zuzentzeko.

· ENPLEGUARI LAGUNTZEKO PRESTAZIOA. Aurrekoak bezala banaketa-prestazioa izan arren eta jokabide askoz ziklikoagoa duenez, ongialdiko urteetan eratutako fondo espezifiko bat du, krisialdiei aurre egiteko eta, horrela, kuotaren gestioari egonkortasun handiagoa emateko.

Fondo horrek 35 milioi eurotik gorako saldoa du gaur egun, eta, prestazio horretarako bildu beharreko kuota espezifikoekin batera, konpromisoei aurre egitea ahalbidetuko du. Fagor Electrodomésticosen egoeraren ondorioz, jakina, igo egingo dira kooperatibek prestazio hori finantzatzeko ordaindu beharreko kuotak LAGUN ARO BGAE, berriz, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea da, etakooperatiba bazkidetuetako bazkide langileen gizarte-prestazioak kudeatzen ditu, gizartesegurantzarenlangile autonomoen araubide berezia (LAAB) osatuz.Prestazio horiek multzotan daude banatuta, eta bakoitzak bere finantzaketa-sistemadu. Hona hemen multzook:

· PENTSIOAK. Fondo berezi batean dago eratuta eta kapitalizazio-sistemaren bidezfinantzatzen da. Lan-bazkideen alde egiten diren ekarpenak metatuz joaten dira,bazkideak erretiratu arte. Ezarrita dauden pentsioei aurre egiteko behar adina kapitalizan behar ditu eratuta fondoak.Araubide hori oso zorrotz dago araututa, eta fondoak ezin dira erretiroa ez bestehelburu baterako erabili. Horrela, bada, hornidura tekniko guztiak estalita izatea eta % 4ko aparteko kaudimen-marjina izatea eskatzen du, gutxienez, erregelamenduak.LAGUN ARO BGAEk bete egiten ditu erregelamendu horretan ezarritako baldintzaguztiak, eta gaur arte sortutako konpromisoei erantzuteko behar adina fondo ditueratuta. 2013-09-30ean, % 7,8ko kaudimena zuen; galdatutako gutxienekoak lasaigainditzen ditu, beraz.

· GAINERAKO PRESTAZIOAK. Multzo honetan, prestazio hauek sartzen dira: osasunlaguntza,aldi baterako ezintasuna, amatasuna, aitatasuna…Horietako bakoitzak bere finantzaketa berezia du, LAGUN ARO BGAEren BatzarNagusian urtero finkatu ohi diren kuoten bidez.Prestazio horiek banaketakoak dira. Horrek esan nahi du urteko kuota gestionatzekomekanismo baten bidez funtzionatzen dutela; hau da, urteko kuotek finantzatzendituzte ekitaldian zehar sortuko diren prestazioak, eta saldo bat dago urtean izanlitezkeen desorekak zuzentzeko.

· ENPLEGUARI LAGUNTZEKO PRESTAZIOA. Aurrekoak bezala banaketa-prestazioaizan arren eta jokabide askoz ziklikoagoa duenez, ongialdiko urteetan eratutako fondoespezifiko bat du, krisialdiei aurre egiteko eta, horrela, kuotaren gestioariegonkortasun handiagoa emateko.Fondo horrek 35 milioi eurotik gorako saldoa du gaur egun, eta, prestazio horretarakobildu beharreko kuota espezifikoekin batera, konpromisoei aurre egitea ahalbidetukodu. Fagor Electrodomésticosen egoeraren ondorioz, jakina, igo egingo dirakooperatibek prestazio hori finantzatzeko ordaindu beharreko kuotak.

Edonola ere,ere, urteko Batzar Nagusian hartu beharreko erabakiak dira, eragin ekonomikoak eta sortu diren beharrak behar bezala kuantifikatu ondoren.

Azken finean, LAGUN ARO BGAEtik azpimarratu nahi dugu Fagor Electrodomésticosen krisiak ez duela inolako eraginik izango pentsioen sisteman, fondo ezberdinak direlako eta egiaztatutako kaudimena duelako.

Enpleguari laguntzeari dagokionez, LAGUN ARO BGAEk erregulazioan ezarritako konpromiso guztiei egingo die aurre, eta, logikoa denez, Fagor Electrodomésticosen egoeraren ondorioz are handiagoak izango dira. Horretarako, eratutako fondoa eta etorkizunean kooperatibek ekarriko dituzten kuotak erabiliko ditu. Azken kuota horiek, gainera, handitu egin beharko dira datorren ekitalditik aurrera.

Elkartasun-mekanismo hori gure eredu kooperatiboaren ezaugarri nagusietako bat izan da, eta izango da etorkizunean ere.

Arrasaten, urriak 18


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak