2017-10-19T03:58:10+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 330 enpresa berri martxan jartzen lagundu du urteko lehen bederatzi hiletan

2014/10/30

Zuzeneko enpleguari dagokionez, Fundazioaren jarduerari esker, EAEko eta Nafarroako lan-merkatuan 580 lagun gehiago ari dira lanean.
LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 330 enpresa berri martxan jartzen lagundu du urteko lehen bederatzi hiletan

BAIren (Biztanleria Aktiboaren Inkestaren) langabeziari buruzko azken datuen (hirugarren hiruhilekoko datuen) arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia-tasa % 15,21ekoa da eta Nafarroan 14,92koa. Hori horrela, egungo testuinguruan ekintzailetzak eta Gaztenpresak egindako lanak berebiziko garrantzia dute.

Urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean lortu diren zifrak 2013koak baino askoz hobeak dira. Adibidez, iaz 265 enpresa baino ez ziren sortu.

Hori horrela, aldi honetan 1.429 proiekturentzako eskaerak aurkeztu dira, aurreko aldian (642 eskaera) baino % 122,58 gehiago.

Ekintzaileek eginiko batez besteko inbertsioa 52.000 €-koa izan da eta Laboral Kutxak eskainitako batez besteko mailegua 29.862 €-koa. Guztira 8.062.879 € eman dira enpresa-proiektu berrietan erabiltzeko.

Mentoringaren figura sortu da

Mentoringa ikasteko eredu bat da. Eredu horren bitartez, ekintzailetzan edo enpresan eskarmentu zabala duen pertsona batek trebezia eta konpetentziak indartzen laguntzen dio beste pertsona bati, azken horren garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetzeko.

Mentoreen eginkizuna zera da: gazte ekintzaileei erabakiak hartzen laguntzea, baina erantzunak eskaini beharrean galdera kritikoak eginez. Izan ere, horrela euren hazkunde pertsonala eta euren buruekiko konfiantza bultzatzen da.

Gaztenpresaren kasuan, mentoreak ekintzailetzan esperientzia duten enpresariak eta profesionalak dira eta boluntario gisa aritzen dira gazteei lehen enpresa-abenturan lagun egiten.

Aipaturiko emaitzen arabera, enpresa-jarduera berriak sortzeko babesari dagokionez, Euskadiko fundazio aitzindaria da Gaztenpresa, berriz ere.

 

EMAITZAK LURRALDEKA

LURRALDEA

-  ENPRESA KOP.

-SORTUTAKO LANPOSTUAK

ARABA

87

150

BIZKAIA

142

263

GIPUZKOA

67

101

NAFARROA

34

66

GUZTIRA

330

580

 

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak