2017-08-19T15:06:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LABORAL Kutxaren Banka Mugikorrak marka guztiak hautsi ditu udan

2014/09/22

Uda honetan 30.000 lagun baino gehiago hasi dira LABORAL Kutxaren Banka Mugikorraren zerbitzua erabiltzen. Igoera horren ondoren, dagoeneko 154.409 erabiltzaile ditu guztira zerbitzuak, urte hasieratik hona % 44 gora eginda.Ekaina eta uztaila hilabete oso esanguratsuak izan dira, ez bakarrik erabiltzaile berrien kopuruan izan den igoeragatik, baita plataformaren erabilerari begiratuta ere.
LABORAL Kutxaren Banka Mugikorrak marka guztiak hautsi ditu udan

Bezero guztiei kanal anitzeko zerbitzu eraginkorra eskaintze aldera LABORAL Kutxak azken hilabeteetan abian jarri dituen ekintzen ondorio dira emaitza horiek.Lehen ekintza ekainean jarri zen abian, online bankaren orrialde berria hobetzeko xedearekin. Responsive diseinua ezarri zitzaion, intuitiboagoa eta arinagoa izateko. Horrela, bezeroak egunerokoan gero eta gehiago erabiltzen dituen gailuetara egokitu daiteke weba.

Ildo berean jarri zen abian Goazen kanpaina ere, hainbat udalerritako herritarrek wifi sare librea eta banda zabala erabiltzeko aukera izan dezaten udan.

Goazen kanpainaren emaitza onak

LABORAL Kutxaren online banka berria plazaratzearekin batera jarri zen abian kanpaina.Entitateak edonoren eskura jarri zuen haririk gabeko konexioa Andre Maria Zuriaren jaietan (500 sarrera) eta Groseko hondartzan (2.500) uztaileko bigarren hamabostaldian.Erabiltzaileek aplikazio berria behera kargatzeko aukera izan zuten, horren bidez banku-eragiketak egiteko eta, aldi berean, argazkiak eta bideoak doan elkarbanatzeko.

Ekimenak izan zuen emaitza bikaina ikusita, entitateak kanpaina luzatu eta udalerri gehiagotan eskaini nahi du zerbitzua.Zalantzarik gabe, herritarrek erraztasun gehiago nahi dituzte eguneroko lanak teknologia berrien bidez kudeatzeko.

Horregatik, LABORAL Kutxak bezeroen esperientzia hobetu nahi du eta banka mugikorra eta sukurtsaletako zuzeneko arreta uztartuko dituen zerbitzua eskaini, etenik gabe, egin nahi dituzten izapideak errazago eta arinago burutu ditzaten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak