2017-10-19T05:18:32+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Laboral Kutxak eta ASLEk hitzarmena sinatu dute lan-sozietateak finantzatzeko

2013/06/13

Hitzarmena sektore horretako enpresen beharrei erantzuteko diseinatu da. Horri esker, ekintzaileek beren jarduera produktiboa hasteko eta garatzeko finantza-lerro berriak izateaz gain, uneoro likidezia izateko eta inbertsio berriak egiteko produktuak izango dituzte eskuragarri.
Laboral Kutxak eta ASLEk hitzarmena sinatu dute lan-sozietateak finantzatzeko

ASLEko (Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko) lehendakari Carlos Pujanak eta Laboral Kutxako Enpresen Arloko zuzendari Josu Arraiza hitzarmen bat sinatu dute gaur, lan-sozietateen finantzaketa eta lan-sozietateak sortzea sustatzeko.

Dirulaguntzen aurrerakinak eskuratu ahal izango dituzte, bazkide izateko kapital-ekarpenetarako dirua lortu ahal izango dute eta gizarte ekonomiako erakunde horiek nazioartekotzeko aholkularitza jasoko dute.

Laboral Kutxak lehentasunezko baldintzak aplikatuko ditu produktuaren, eragiketaren epealdiaren eta bezeroaren kreditu-ahalmenaren arabera.

Hori horrela, Laboral Kutxak finantzaketa berezi bat jarriko du martxan, Oinarriren abalarekin, sortze berriko lan-sozietateen finantza-alorra sendotzeko.

Alde bien artean, aholku-izaerako Jarraipen Batzorde bat izendatuko dute, hitzarmena betetzen dela egiaztatzeaz arduratuko dena. Horretarako, batzordeak alde bien ohiko jarduerak koordinatuko ditu, eta intereseko beste edozein gai aztertuko.

Hitzarmenaren iraupena urtebetekoa da, eta luzatu egin daiteke.

Laboral Kutxak gaur egun 14 sukurtsal ditu enpresentzat soilik; horrez gain, produktu-adituez osatutako 7 talde ditu (Cash management, Kanpo-merkataritza, Enpresen Nazioartekotzea, Factoring eta Confirming, Leasing eta Renting eta Enpresa Aseguruak, baita Finantzaketa korporatiboa eta egituratua ere).

Euskadiko lan-sozietateek joan zen urtean 556 milioi euro fakturatu zuten, eta horietatik % 29 kanpo-merkatuetan egindako salmentei dagozkie, batik bat, Europan eta Latinoamerikan egindakoei. 2012ko ekitaldia ixtean, Euskadin 709 lan-sozietate zeuden guztira, 7.233 lanposturekin.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak