2017-12-13T12:00:32+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Laboral Kutxak Bikain euskararen urrezko kalitate ziurtagiria jaso du

2015/12/22

Eusko Jaurlaritzak banatzen ditu ziurtagiriok, eta aurtengo ekitaldia atzo, abenduaren 21ean izan zen. Ziurtagiri hori lortzen duen lehenengo finantza entitatea da.
Laboral Kutxak Bikain euskararen urrezko kalitate ziurtagiria jaso du

Eusko Jaurlaritzak banatzen ditu ziurtagiriok, eta aurtengo ekitaldia atzo, abenduaren 21ean izan zen.

Euskaliten eta Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren ziurtagiria da Bikain, eta erakunde pribatuek egiten duten euskararen erabileran kalitate-irizpideak ezartzea du asmo. Kalifikaziorik gorena emateko, Eusko Jaurlaritzak izendatutako epaimahaiak Laboral Kutxaren urrutiko banka-zerbitzuak (Telebanka, Online Banka, Banka Mugikorra eta kutxazain automatikoak) aztertu eta baloratu zituen: 1.000 puntuko eskalan gutxienez 700 puntu eman zizkien zerbitzu horiei. Bikain ziurtagiriak oinarrizko kategoria (beltza), ertaina (zilarra) eta goi mailakoa (urrezkoa) bereizten ditu.

Euskararen aldeko konpromisoa

Laboral Kutxak euskaraz eta gaztelaniaz eskaini nahi ditu bere produktu guztiak; horregatik, Interneteko baliabide guztietan bi hizkuntzak erabiltzen ditu. Bestalde, erabiltzaile bat Laboral Kutxaren kutxazain automatikoren batera joaten denean, Telebankara deitzen duenean, WhatsApp mezua idazten duenean edo Laboral Kutxarekin harremanetan jartzen denean (posta elektronikoz, web-galdetegiaren bidez, blogetan iruzkinak eginez, Facebooken mezua utzita edo txio bat bidalita), bere aukerako hizkuntza erabil dezakeela bermatzen du Laboral Kutxak. Ohiko postaz edo posta elektroniko bidez, komunikazioa zein hizkuntzatan egin nahi duen aukera dezake norberak, eta Laboral Kutxak hizkuntza horretan erantzuten dio.

Honako hau gaineratu du kreditu kooperatibak: “Laboral Kutxara jotzen duten lagunen aukeraren arabera euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzen gara, horretarako konpromiso hartu baitugu. Gure lan-harreman guztietan (bulego eta entitate barruko harremanetan, gure hornitzaile eta lankideekin ditugunetan eta Administrazioekiko eta bestelako erakundeekiko hartu-emanetan) hizkuntza-normalizazioaren aldeko apustua eginez bakarrik lor daiteke hori”.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak