2017-10-19T03:56:32+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LABORAL Kutxak bere Dokumentazio Zentroko 17.000 ale eman dizkio Mondragon Unibertsitateari

2014/07/25

Laboral Kutxak bere Dokumentazio Zentroko 17.000 agiri eman dizkio Mondragon Unibertsitateari, hango liburutegian egon daitezen. Dohaintza burutu da, LABORAL Kutxako Finantza Areako zuzendari José Antonio Unanuek eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik sinatutako hitzarmenaren bidez.
LABORAL Kutxak bere Dokumentazio Zentroko 17.000 ale eman dizkio Mondragon Unibertsitateari

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa Lander Beloki eta LABORAL Kutxako Finantza Areako zuzendaria José Antonio Unanue.

Agiri gehienak Caja Laboraleko Ikerketa Departamentuak eta lehengo Enpresa Dibisioak, gaur egungo LKSk, erabilitako material bibliografikoari dagozkio.

Mondragon Unibertsitatea erakunde oso gaztea da, nahiz eta fakultate batzuen sorrera 1950eko hamarkadakoa izan. Beraz, bere liburutegiko oinarri bibliografikoetarako oso baliotsua izango da LABORAL Kutxak emandako funtsen antzinatasuna, batez ere 1990eko hamarkadaren aurreko urteetako aldizkari eta argitalpenen kasuan.

Dohaintza osatzen duten agirien artean honako hauek aipa ditzakegu: ikerketa ekonomikoak, estatistikoak eta sektorialak; merkatu-ikerketak; nazioarteko merkataritzari buruzko argitalpenak eta estatistikak, eta merkaturatze-planetarako erabilitako beste informazio-iturri batzuk; produktu-zundaketak edo bideragarritasun-ikerketak, Enpresa Dibisioak egindakoak; eta Ikerketa Departamentuak bere ekonomia-txostenak egiteko erabilitako oinarrizko informazioa.

Azpimarratzekoa da euskal ekonomiari eta bere industria-sektoreei buruzko informazio-iturrien ugaritasuna.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearekin egindako hitzarmenenari esker, agiri horiek guztiak Oñatin egongo dira eskuragarri ikasle eta ikertzaile guztientzat. Izan ere, Enpresagintzako agiri-oinarrietan sartuko dira eta ez da horiek eskuratzeko inolako murrizketarik izango. Halere, katalogazio-prozesua pixkanaka egingo da, aldizkako argitalpenetatik hasita.

LABORAL Kutxak gaur egun MONDRAGON osatzen duten hainbat kooperatibaren bideragarritasun-planei, eraketari eta abian jartzeari buruzko agiriak jasotzen dituzten 488 kaxa ere (transfer) laga dizkio Mondragon Unibertsitateari. Alabaina, bigarren informazio-bloke hori ez da eskuragarri egongo mundu guztiarentzat, MUk baimendutako ikertzaileek baino ezin izango baitute informazio hori erabili.

Bestalde, espezializatu gabeko literaturako 386 kilo liburu eman dizkio Emaúsi, berrerabiltzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak