Laboral Kutxak 33,9 milioi euroko mozkina lortu du 2015eko lehen hiruhilekoan

Hiruhilekoan interes-tasek gutxieneko balioan jarraitzen dute. Halere, 2014ko bigarren seihilekoan hasitako kreditu-eskaeraren bilakaera positiboak bere horretan dirau, hala etxeen esparruan nola enpresenean, eta baliabide bitartekotuek gorako bidean jarraitzen dute. Hartara, kreditu-kooperatibak balantze orekatua, likidezia-maila bikaina eta kapitalizazio-maila altua ditu.
Card image cap
2015/05/12

Bezeroen aurrezki-saldoek izandako gorakadaren ondorioz, aurrez lasaia zuen likidezia finkatzen jarraitzen du entitateak. Ondorioz, indartsu dago txikizkako merkatuan nahiz enpresetan inbertitzen jarraitzeko. Hala, bezeroen gordailuen gaineko kredituen ratioa (Loan To Deposits) % 94,5koa da, eta txikizkako merkatuan diharduten sektoreko entitateen batez bestekoa % 126,4koa, azken informazio erabilgarriaren arabera.

Berankortasuna eta hornidurak

Kalifikazio-agentziek behin eta berriro agerian jarri dutenez, arriskuen gestioa eta, bereziki, kreditu-arriskuaren gestioa da entitatearen indargune handienetako bat. Ondorioz, berankortasun-tasak beherako bideari eutsi dio eta % 8,44koa da, sektorearen batez bestekoa baino apalagoa, hori 2015eko otsailean % 12,59ko ratioa baitzen.

Kaudimena

Gogoratu behar da kreditu-kooperatibak %13,69ko kaudimen-ratioa duela, lehen mailako baliabide propioak arriskuaren arabera haztatutako aktiboekin alderatzen dituen Common Equitiy Tier 1 (CET1) ratioaren arabera. Sektorean nabarmentzeko moduko ratioa da.

Kreditu-inbertsioa eta aurrezkia

Bezeroei emandako kreditu osoa, hornikuntzak aintzat hartu gabe, 14.003 milioi eurokoa da. Saldoek beherako bidean jarraitzen dute, urtetik urtera % 5,13ko beherakada izan baitute.

Aurreko epealdi berberarekin alderatuta, hiruhileko honetan familientzako hipoteka-kredituek % 66 eta kontsumo-kredituek % 29 egin dute gora. Joera berbera antzeman da enpresentzako finantzaketan, formalizazioen bolumena % 54 eta inbertsio hori eskuratu duten enpresen kopuru % 29 hazi baitira.

Baliabide bitartekotuen bolumen osoa (partikularren, enpresen eta erakundeen saldoak barne hartuta) 18.217 milioi eurokoa da, urtean % 5,15 gora egin ondoren.

Emaitza Kontua

Hiruhilekoko emaitzetan, interes-tasa txikiek jarraitu dute nabarmentzen. Horrek esan nahi du ohiko banku-negozioko marjinetan presio handia dagoela, oraindik. Halere, Laboral Kutxak errentagarritasun-maila egokiari eutsi dio eta 77,7 milioi euroko interesen marjina eskuratu du. Horri komisioek, dibidenduek eta beste finantza-eragiketa batzuek ekarritako sarrerak gehitu behar zaizkio, eta, guztiak bilduta, 112,8 milioi euroko marjina gordina lortu du. 49,6 milioi euroko administrazio-gastuak kontabilizatu eta zuzkiduretara, saneamenduetara eta narriadurak xurgatzera 22,8 milioi euro bideratu ondoren, zerga ondorengo emaitza indibiduala 33,9 milioi eurokoa izan da. 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean % 5,2ko hobekuntza izan da, beraz.

Aseguruen negozioa

Aseguruen negozioak mozkin-iturri garrantzitsua izaten jarraitzen du Taldearentzat. Urteko lehen hiruhilekoan merkataritza-jarduera hazi egin da, bai produkzio berrian, bai zorroari eustean. Datu horiei esker eta eraginkortasun-alorreko etengabeko hobekuntzei esker, negozio horrek 6,8 milioi euroko emaitza globala izan du lehen hiruhilekoan, iazko epealdi berean lortutako zenbateko berbera, alegia.

EMAITZA KONTU INDIBIDUALA (mila €-kotan)

 

KONTZEPTUA

2015eko 1. hiruh.

2014ko 1. hiruh.

Ald. %-tan

INTERESEN MARJINA

77.706

92.585

-16,1

KOMISIOAK, DIBIDENDUAK, FINANTZA ERAGIKETEN EMAITZAK ETA BESTE BATZUK

35.126

30.847

13,9

MARJINA GORDINA

112.832

123.432

-8,6

ADMINISTRAZIO GASTUAK

49.568

48.249

2,7

AMORTIZAZIOAK

4.805

4.762

0,9

HORNIDURETARAKO, SANEAMENDUETARAKO ETA BESTE NARRIADURA BATZUETARAKO ZUZKIDURA

22.759

35.412

-35,7

ZERGA AURREKO EMAITZA

35.700

35.009

2,0

MOZKINEN GAINEKO ZERGAK

1.800

2.779

-35,2

EKITALDIKO EMAITZA INDIBIDUALA

33.900

32.230

5,2

BESTE MAGNITUDE BATZUK

CORE CAPITALA (TIER 1)

%13,69

LIKIDEZIA (loan to deposits)

% 94,5

BERANKORTASUNA

% 8,44

RATINGA: LABORAL KUTXA ETA SEKTOREKO ERAKUNDE NAGUSIAK

 

FITCH

MOODYS

 

SANTANDER

A-

SANTANDER

Baa1

BBVA

A-

BBVA

Baa2

LABORAL KUTXA

BBB+

CAIXA BANK

Baa3

CAIXA BANK

BBB

LABORAL KUTXA*

Ba1

KUTXABANK

BBB

KUTXABANK

Ba1

BANKIA

BBB-

BANCO SABADELL

Ba2

BANCO SABADELL

BB+

BANCO POPULAR

Ba3

BANCO POPULAR

BB+

BANKIA

B1

 

 

 

 

 

Banketxea