LABORAL Kutxa nagusi da Bizkaiko autonomoentzako LALF programako dirulaguntzen gestioan

Bizkaiko Foru Aldundiaren LALF programaren (Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programaren) laguntzak eskatzeko epea hasi da. Dirulaguntza horiek negozioa hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioak finantzatzea dute helburu. Epea irailaren 30ean amaitzea aurreikusita dago.
Card image cap
2015/04/20

Iazko ekitaldian diruz lagundutako finantzaketak 9.500.000 €-tik gorakoak izan ziren. Horietatik, LABORAL Kutxak eragiketa guztien % 43,96 eta bolumenaren % 33,34 gestionatu zituen. LALF programaren barruan bere bezeroentzat dirulaguntzen zenbatekorik handiena eskuratu duen entitatea izan zen, beraz.

Datu horiek agerian jartzen dute LABORAL Kutxak inplikazio berezia duela lurraldeko ekonomia berrindartzeko eta autonomo eta mikroenpresak suspertzeko prozesuan. Hori egin ahal izan du, hein handi batean, Pro gestore espezialistek eskainitako orientazioari eta laguntzari esker. Guztira 280 gestore ditu jada bere sukurtsal-sarean.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2011. urtean jarri zuen abian programa hori lehen aldiz, jarduera ekonomikoa hobetu, zabaldu edo berritzeko egiten diren inbertsioak eta finantza-erakundeekin sinatzen diren maileguen interesak ordaintzen laguntzeko. 2015ean sinatutako programaren arabera, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 5 emango da dirulaguntzetan, baita beste % 5 ere finantzaketaren lehen urteko interesetan.

Programaren onuradunek pertsona fisikoak, izaera juridikorik gabeko erakundeak edo mikroenpresak izan behar dute. Horretaz gain, 6 langile baino gutxiago eta egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izan behar dute.

Banketxea