Berdeago Azoka zabalik izango da bihar arte ohitura jasangarriagoak bultzatzeko

Ingurumena, jasangarritasuna eta energiaren eraginkortasuna bultzatzeko helburuarekin zabaldu ditu ateak gaur Berdeago Azokak Durangoko Landako Gunean. Gaur, egun osoz, eta bihar Berdeago feria bisitatzeko aukera izango dute herritarrek eta arloko profesionalek. Egitasmoaren antolakuntza, gainera, MUko LEINN Graduko sei gaztek antolatu dute.
Card image cap
Berdeago Azokaren irudi orokorra.
2013/01/25

Ingurumen, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren arloan lanean diharduten 33 enpresa, proiektu eta ekimen ezagutzeko aukera izan dute Landakora gerturatu direnak, bai bisitariak eta enpresa arloko ordezkariek ere. Gaur hasi eta bihar ilunkarara arte azoka zabalik izango da eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte bisitarientzat.

Eta honetan guztian, MUko ikasle talde batek protagonismo berezia izan du, izan ere, LEINNeko Gradua egiten ari diren sei ikaslek antolatu dute ekimena. Hori bai, Durangoko Udaleko, Bizkaiko Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako babesarekin.

Xabi Igoa1

Xabi Igoa, Snatu Taldeko kidea, eta LEINNeko ikaskideekin batera antolatzaile nagusietako bat: Iñigo Peña, Unai Magdalena, Jon Etxeberria (Snatu) y Matxalen Palacio y Ander Iturriagagoitia (Jump in) taldekoak izan dira antolatzaileak. Sei gazteek orain urte eta erdi proposatu zioten ideia Durangoko Udalari, eta euren proiektua gaur gauzatu da.

Egitaraua gaur eta bihar

33 enpresaren stand eta erakustokiak egoteaz gainera, hitzaldiak, mahai inguruak, tailer praktikoak eta loduteka zerbitzua ere izango dira. Bihar ere mahai inguruak eta hitzaldiak izango dira, beti ere, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren gainekoak.

MONDRAGONek ordezkaritza zabala izan du, eta MUko ekoteknologien eta energia berriztagarrien ordezkariek euren graduak aurkeztu dituzte.

MUko ordezkariak berdeago1

MUko ordezkariak berdeago1_1

Garaia berrikuntza gunean kokatutako Noomadbike enpresak ere bere produktua erakutsi ahal izango du gaur ireki eta bihar itxiko den ferian.

 

 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa