2017-12-11T01:26:39+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

KORRIKAren olatura batu da Ikerlan

2017/03/30

Gaur abiatuko da Otxandiotik Korrikaren hogehigarren edizioa eta apirilaren 9an iritsiko da Iruñera, 2.500 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko pelotoi handiak, eta txoko guztietan elkartasun keinuak jasoko ditu. IKERLANeko ikerlariek ere bat egin dute KORRIKArekin.

"Korri ikerlari, egin irri euskarari" lelopean batu dira Ikerlan ikerketa zentruko ikerlari eta langileak Korrikaren hogehigarren edizioaren olatura. Arrasatera apirilaren 8an iritsiko da lasterketa, baina Ikerlaneko langileek dagoeneko egin dituzte lehenengo kilometroak, Olandixoko eraikineko eskailera, korridore eta bulegoetan barrena. 

IKERLAN ere, Korrikaren alde

Ana Gómez, Kontrola eta Monitorizazioko ikerlariaren kasua da esanguratsua. Duela urte gutxi Galiziatik etorri eta euskaraz hitz egiteko gai dela erakutsi du 

Euskararen aldeko lekukoa eskuz esku igaro da, ikerlari gazte eta adinekoen artean, euskarak guztiak batzen dituela erakutsiz. Batzuk euskaldun berriak eta beste asko euskaldun zaharrak, batzuk Euskal Herrian jaiotakoak eta beste batzuk Euskal Herritik kanpo. Ana Gómez, Kontrola eta Monitorizazioko ikerlariaren kasua da esanguratsua. Duela urte gutxi Galiziatik etorri eta euskaraz hitz egiteko gai dela erakutsi du ikerlari gazteak Ikerlanek eginiko bideo dibertigarrian.

Giro ederra bideoaren grabazioan

Ikerlaneko bulego eta korridoreetan giro alaia nagusitu zen Korrikaren aldeko bideoaren grabazioan, hala, olatuak, txaloak, korrikaldiak, beroketa ariketak, txantxak eta txistuak ez ziren falta izan. Grabazioa bera, Korrikaren aldeko lehenengo ekimena izan zela esan daiteke. Azkena, berriz, apirilaren 8an egingo dute, Ikerlaneko ikerlariek Korrikaren kilometroa zeharkatzerakoan. Arrasateko kaleetan izango da hori eta Ikerlanek dei egiten die lan-bazkide guztie bertan parte hartzeko.

Argazki bilduma: Korrika Ikerlanen


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak