2017-08-23T06:20:01+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kooperatibismoaren aitzindari den elkarteak 250 urte bete ditu

2011/05/03

Fenwick Weavers' Society-k (Fenwickeko Ehungileen Elkartea) joan den martxoaren 14an egin zituen 250 urte. Ehungile profesionalen elkartea 1761ean osatu zuten hamasei gizonezkok, Eskoziako Fenwick herrian.
Kooperatibismoaren aitzindari den elkarteak 250 urte bete ditu

1769an, elkarteak kontsumo kooperatiba eratu zuen bere kideen probetxurako. Elkartearen hasierako helburua ehungintzaren estandarrak bultzatzea izan zen, baina geroago jarduerak gehitu eta elikagaiak eta liburuak erosten hasi ziren elkarteko kideendako. Liburuen erosketak ekarri zuen geroago, 1808an, Fenwickeko liburutegia.

Kontsumo kooperatiba hori munduko kooperatibismoaren aitzindaritzat jotzen da.

Fenwick Weaver's Society 2008an berregituratu zuten legalki kooperatiba moduan.

Hemen duzue kooperatibaren Facebookeko orria.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak