2017-08-21T21:41:51+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kooperatiben nazioarteko urtea ospatzeko bideoklipa egingo du Konfekoop erakundeak

2012/09/11

Iragan asteburuan grabatu zen Katarain Estudioan, Azkaraten (Nafarroa), Kooperatiben Nazioarteko Urtea ospatzeko Konfekoop erakundeak egingo duen bideoklipa. Kantua Jon Sarasuak sortu du, musika Aitor Ziardegi eta Oier Sarasua atxabaltarrek, eta Ganbara Abesbatzako kideek jarri diote ahotsa.
Kooperatiben nazioarteko urtea ospatzeko bideoklipa egingo du Konfekoop erakundeak

Grabazioaren une bat, Arteman Komunikazioa koop. Elkarteko kameralariarekin.

2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak eta urtemuga ospatzeko hamaika ekitaldi antolatu ditu Konfekoop erakundeak aurten. MONDRAGON Korporazioa ere kooperatibismoaren gaineko urtea sustatu guran aritu da handik eta hemendik, eta bi erakundeek elkarlanean Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteari eskatu zioten bideoklip bat egiteko, urteurrenak merezi zuelako. txalaparta-konfekoop

Oier Sarasua eta Aitor Ziardegi, txalaparta jotzen.

Bideokliparen zuzendari artistikoa Jon Sarasua da, eta berak sortu du kantua ere. Musika, berriz, aretxabaletako musikari Aitor Ziardegi eta Oier Sarasuak egin dute eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak kantatu du estudioan.

konfekoop-estudioa2

Aitor Ziardegi eta Jonan Ordorika teknikaria.

Katarain estudioan bi egunez

Abestia Katarain estudioetan grabatu da iragan asteburuan, Azkaraten (Nafarroa), eta bideoklipa muntatzeko irudiak ere bertan grabatu dira, nahiz eta irudi gehiagorekin osatuko den bideoa. Asmoa da mundu guztira hedatzea kooperatibismoa, balizko eredu gisa, kooperatibismoak mundu hobea eraikitzen laguntzen duela helaraziz. Hain justu ere, hori da bideokliparen helburu nagusia. Artemanek lana koordinatu eta zuzendu du, grabazioak egin eta post-produkzioaz arduratuko da. ganbara-konfekoop2

Aitor Biain, Ganbara Abesbatzako zuzendaria.

Hamabost hizkuntza

Oñatiko Ganbara Abesbatzako hamabost bat lagunek parte hartu dute kantuaren grabazioan. Euren ahotsak mundu guztira hedatuko dira kantuaren bitartez. Abestiaren interpretazioa eta grabazioa teknikoki oso konplexua izan da, besteak beste, 15 bat hizkuntzatan grabatu delako, eta hizkuntza batzuk interpretatzeko oso zailak izan dira. Konfekoop-bideoklipa2

Ganbara Abesbatzako bi abeslari, grabazioan.

Bideoklipa azaroaren 11n estreinatuko da Durangon, Landako gunean egingo den kooperatibismoaren jai handian.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak