2017-10-19T05:39:02+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kooperatiben jaia azaroaren 11n Durangon

2012/10/18

“Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute” leloarekin jarri zen abian 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. Azaroaren 11n, Durangoko Landako Gunean, Kooperatiben Jaia ospatuko da. Antzerkia, musika, tailerrak, nekazaritza elikagaien azoka…Helburu nagusia kooperatiba enpresa-eredua sustatzea izango da.
Kooperatiben jaia azaroaren 11n Durangon

Honako ekintzak egingo dituzte kooperatiben festan:

-    Ipuin kontaketa. 11.00 etan Landako Gunean
AUTU MAUTU koop. elkartekoak. Txikia. Izango da goizeko lehen orduak girotuko dituena abesti, ipuin eta elezaharrekin.

-    Ludoteka eta gosaria. 11.30 ean Landako Guneko jantokian, 3. moduluan
KAIKU Kooperatibak haurrak gosaltzera gonbidatuko ditu, bertako produktuekin. Horrez gain, hainbat jarduera prestatuko ditu ludoteka barruan.

-    Ludoteka erraldoia. Egun osoz Landako Gunean
JUGATIVOS Kooperatibak aisialdi eskaintza berritzaile eta desberdin bat eskainiko du, bere ludoteka erraldoiaren bidez. Haurrentzako joko jostagarri ugari egongo dira, eta familia osoaren parte-hartzea sustatuko da.

-    Ludoteka sortzailea. Egun osoz Landako Gunean
Garaion kooperatibak sortzailetasunean, ondare sozialean eta naturan finkatzen du bere jarduera. Sorkuntza artistiko erraldoiak egiteko aukera eskainiz.

-    Kooperatiben Mus Txapelketa  12:30 - 14:00. Finala 16:00etan Landako Gunean
Otsailean hasitako kooperatiben mus txapelketaren finala jokatuko da. Txapelketa honetan Kooperatibetako bazkide langile ugarik parte hartu dute.

-    Kooperatiben nekazaritza elikagaien azoka 10:30 tik - 15:00 etara  Landako Gunean
Nekazaritza elikagaien azoka, kooperatiben produktuekin. Hainbat produktu erakutsi eta salduko dira, hala nola; barazkiak, haragia, lekaleak, gazta, ardoa, txakolina, sagardoa eta beste asko.

-    Lehiaketa artistikoaren erakusketa. Egun osoz Landako Gunean
“Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute” izeneko Erkide-irakaskuntzaren lehiaketa artistikoko finalisten marrazkiak erakutsiko dira. Irakaskuntza-zentro kooperatiboetako ikasleek parte hartu dute lehiaketa honetan.

-    Haurren Antzerkia. 12.00 etan Landako Gunean
“Irrien lagunekin kanta eta dantza” dibertsioz eta kolorez jositako ikusle guztiendako ikuskizuna da. Haurrek Largabista, Martinber, Tiritatxo eta Marikalanbre- rekin disfrutatu ahal izango dute, pailazoen abestiak, dantzak, antzerkia, bertsoa eta magia irriz beteta. Gainera, Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiekin lantzen diren gaiak landuko dira: natura, osasuna, zientzia eta kultura. Haurrei eta gurasoei, gainera, ikuskizunaren hainbat abestitan dantzatzeko eta kantatzeko gonbidapena egiten zaie.

-    Puzgarriak 11.00 etatik – 17.00 etara Landako Gunean
Irrien Lagunak kooperatibako lagunek tamaina ezberdineko puzgarriak ekarriko dituzte Porrotx, Largabista, Marimotots eta Pupu eta Lore bezalako pertsonaiekin. Txikienek gustura ibiltzeko kooperatiben jaian.

-    Herri bazkaria 13:30 tan Landako Guneko jantokia, 3. moduluan
AUSOLANek, sukaldaritzan aritzen den Kooperatibak, kooperatiben produktuekin egindako menua prestatuko du egun berezi honetan.

-    “Medio Pelo” Ikuskizuna 16:00 etan Landako Gunean
GANSO Y CIA Koop. elkarte taldearen “Medio Pelo” antzezlana krisi garaian bizirauteko ariketa bat da. Anibal Maldonado izango da ikuskizuneko protagonista; artista, showman eta animatzailea.

-    “Hostoak” Ikuskizuna  17:00etan  Plateruenan
"Hostoak” ikuskizunean kantuak, musikak eta dantzak bat egiten dute. Arteen arteko elkarrizketa honetan, hainbat diziplina elkartzen dira, euskal kulturaren tradizioa abiapuntu hartuta, gaur egungo planteamendu garaikideak garatu dituztenak. Kukai, Amaren Alabak eta Oreka Tx taldeek, TALAP.ART EKOIZPENAK Koop. E. Txikia-rekin batera, ikuskizun paregabea eskaintzen digute, zirrara berezia eragingo diguna.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak