Kooperatibak
Nazioartekotzeak MONDRAGONen industri negozioa finkatu du, kanpoan 4.000 milioi salduta
MONDRAGONek nazioartekotzearen alde egindako apustua industria arloaren portaerarekin berretsi da 2012an, ekitaldiaren itxieran zituen salmenta internazionalek marka historikoa gainditu baitzuten, 4.004 milioi eurora iritsita. Egoera ekonomikoa zalantzaz beterik egonik ere, MONDRAGONek kanpoko presentzia indartu zuen, 11 filial produktibo berri irekiz; nazioarteko salmentak dagoeneko % 69ra iritsi dira, eta atzerrian 14.000 pertsona enplegatzen ditu. Horrez gain, MONDRAGONek BRIC (Brasil, Errusia, India eta Txina) merkatuetan duen parte hartzearen hazkundea ere bereziki aipagarria da, aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 20 inguru igo baita.
Will Mars ikerlari estatubatuarrak hitzaldi bat emango du Markina-Xemeinen gaur, ekainak 17
Leartiker zentro teknologikoak "The future of fatigue life prediction" izeneko jardunaldia antolatu du. Egitasmoak balioko du Will Mars estatubatuar entzutetsuaren Endurica kodea ezagutzeko. Will Mars, besteak beste, material elastomeroen estres analisi simulazioa egiten duen lehen tresna komertzializatuaren asmatzailea da.
Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Hezkuntza Zientzietan graduaturiko 216 ikasleek diploma jaso dute
Ekainaren 14an diploma banaketa ekitaldia egin zuten, graduatu diren 216 ikasleei dagokien diplomak banatzeko. Zehazki, 2012/2013 ikasturtean Hezkuntza Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan titulua lortu duten ikasleek jaso zuten diploma.
Marken erronka nazioartekotzearen aurrean
Merkatu gero eta globalago eta konplexuagoetan lehiatzeko orduan marka balio estrategiko gisa hartzearen premiari buruz enpresak sentsibilizatzea izan da jardunaldiaren xedea. Eremu eta sektore berezituetan markaren kudeaketa gauzatzeko jakineko esperientziak eskaini dizkie jardunaldiak parte hartzaileei, izendatzaile komun batekin: enpresarentzat balioa sortzea, marka-irudi sendo eta sinesgarri baten sorkuntza eta kudeaketa estrategikoan oinarrituta.
Fagor Etxetresnak konpainiak ikasketa-beka bat eman dio Basque Culinary Centerren Gradu ikasketak egiten dituen ikasle bati
Jose Antonio Olave Candiak irabazi du Espainia osoko Ostalaritza eta Sukaldaritza ikasleei zuzendutako errezeten lehiaketa. Fagor Etxetresnak konpainia eta Basque Culinary Center dira lehiaketaren antolatzaileak. Modu horretan, ikasleen artean errezeta osasungarrien ikerketa eta prestaketa sustatu dute.
Laboral Kutxak eta ASLEk hitzarmena sinatu dute lan-sozietateak finantzatzeko
Hitzarmena sektore horretako enpresen beharrei erantzuteko diseinatu da. Horri esker, ekintzaileek beren jarduera produktiboa hasteko eta garatzeko finantza-lerro berriak izateaz gain, uneoro likidezia izateko eta inbertsio berriak egiteko produktuak izango dituzte eskuragarri.
iCOOP, Hanshin University eta Gyungnam Universityko (Korea) ordezkariek Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute
Ordezkari hauek Mondragon Unibertsitateko ordezkariekin bildu ziren Enpresagintza Fakultatean. Horretaz gain, aukera aprobetxatu zuten MIK bisitatzeko eta baita Korporazioa, Laboral Kutxa, Saiolan eta Eroski.
Eskultura-erakusketa ireki da Enpresagintza fakultatean
“La mar entre dos manos” (Itsasoa bi eskuren artean) izenburua duen erakusketan, Xabier Artolozagak eginiko buztinezko eta beira-zuntzezko eskulturak ikus daitezke. Erakusketa doakoa da eta Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko campuseko bigarren solairuan dago kokatuta. Ekainaren bukaeran itxiko da.
Arizmendi Ikastolatik bioeraikuntzan eredu den Noain herriari bisita
Jasangarritasuna helburu izan duen 16 urteko eraikuntza lan eredugarria bertatik bertara ezagutu dute Arizmendiren ekimenez hainbat debagoiendarrek Noain (Nafarroa) herrira egindako bisitan. Guztira 40 lagunek hartu dute parte, tartean Arrasate eta Oñatiko udaleko ordezkariek.
Ekainaren 14an amaituko da Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketan izen-emateko epea
Ekainaren 21ean egingo da Garaia Berrikuntza gunean Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketa. Lanki Ikertegiak, Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON korporazioak eta Otalorako zuzendari eta kooperatiba garapenerako zentroak antolatu dute jardunaldia, eta Eusko Jaurlaritzak babestuko du. Izena emateko epea oraingo ostiralean, ekainak 14, amaituko da eta jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa izango da.
Onda Vascako programa berezia Mondragon Unibertsitatetik
Gaur osteguna, Xabier Lapitz eta Onda Vascako bere ekipoa Arrasaten da, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen aukera formatiboa eta ikerketa lerroak bertatik bertara ezagutzeko. Goizean zehar elkarrizketa ugari egiten ari dira, besteak beste, Iosu Zabala errektoreari.
Workshop-a makina elektrikoen diseinuan, kontrolean eta erabileran egindako azken aurrerapen eta ikerketak ezagutarazteko
Mondragon Unibertsitateak makina elektrikoen diseinuaren eta kontrolaren alorreko joera berriei buruzko workshop bat antolatu du datorren ostiralean, hilak 7, Garaia Berrikuntza Guneko entzunaretoan. Jardunaldia 9:00etan hasi eta 14:30ean amaituko da.
Mondragon Unibertsitateak Bartzelonan ere emango du Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) irailetik aurrera
Bartzelonako gazteek Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) egin ahal izango dute datorren irailetik aurrera, ibilbide propio baten bidez. Espainian ezaugarri horiekin dagoen gradu bakarra da –Europan, titulu hori Finlandian eta Amsterdamen soilik dago, azken hiri horretan ere Mondragon Unibertsitatearen eskutik–.
Arizmendiren BH-Klip lehiaketa azoka biziberritzen
Arizmendi Ikastolak biziberritzeko bultzada eman dio Arrasateko azokari BH-Klip lehiaketarekin. Helburua aintzat hartuta, ekitaldia bera azokara eraman dute. Guztira 29 lan aurkeztu dira eta sarituek oro har lanen kalitate maila altua nabarmendu dute.
Arrakastatsua suertatu zen "Polymers and medical aplications" jardunaldia Lea Artibain
Maiatzaren 31ean burutu zen Lea Artibaiko Berrikuntza gunean, "Polymers and medical aplications" jardunaldia.
Bihar ospatuko da Eskoriatzan Arizmendik antolatutako Ferixie
Urtero bezala, eta dagoeneko igaro dira hamazazpi urte sortu zenetik, aurten ere ekainaren lehenean egingo da Eskoriatzako Ferixie, Arizmendi Ikastolak sustatu eta antolatuta. Goizean goizetik Eskoriatzako kale nagusiak jendez beteko dira, eta askotariko eskaintza izango da. Arizmendi Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleekin batera, Eskoriatzako Udala, Jubilatuen Elkartea, Eskoriatzako trikitilari taldea, herriko txistulariak, parrokia eta dantza taldea arituko dira antolakuntza lanetan.
MIBA kooperatibak 50. urteurrena ospatu du
Maiatzaren 25ean ospatu zuen Etxebarrian kokatzen den MIBA kooperatibak 50. urteurrena. Jai egitaraua prestatu zuten eta langile zein bazkideek familiartean ospatu zituzten kooperatibako urrezko ezteiak. Egitarauan jaso bezala, eguerdian kooperatibako sortzaileei egin zieten omenaldi beroa. Hamar bazkide omendu zituzten. Kooperatibako bazkide zein langileez gain, bertan izan ziren MONDRAGON taldeko ordezkariak, Eusko Jaurlaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, eta bertako udaleko agintariak.
MUk ikus-entzunezko komunikazioan espezializaturiko Campusa inauguratu du Aretxabaletan
Ekitaldi xumea, dinamikoa eta dotorea antolatu du Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletako Campusa inauguratzeko. 'Sormena, berrikuntza eta ekintzailetasuna' garatzeko asmoarekin sortu da ikus-entzunezko gradua, eta gaurko ekitaldiak balio izan du Campuseko irakasle eta ikasleen sormena praktikan jartzeko. Ehun lagun inguru gerturatu dira aurkezpenera, besteak beste, honako hauek izan dira: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte; Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabala; HUHEZIko dekano Nekane Arratibel; Aretxabaletako alkatearen izenean Iñigo Louvelli; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Martin Garitano.
Iñaki Etxezarreta izango da irailetik aurrera Arizmendi Ikastolako kudeatzaile orokorra
Iñaki Etxezarreta urretxuarra izango da Arizmendi Ikastolaren zuzendari orokor berria. Irailaren 1ean hartuko du kargua ofizialki, baina dagoeneko lanean dihardu zuzendaritza taldea osatzen. Etxezarreta 19 urterekin hasi zen Urretxuko ikastolan lanean, ondoren ikastolako zuzendaria izan zen eta 32 urterekin Gipuzkoako Ikastolen Federaziora egin zuen jauzia. Federazioan hezkuntza zerbitzuen antolaketan aritu da eta baita, erakundearen ordezkari gisa Eusko Jaurlaritzarekin izandako normakuntza juridikoen negoziaketetan. Gaur egun, EKI izeneko proiektuan zebilen buru belarri, ELKAR argitaletxearekin batera euskal kurrikulumeko material didaktikoa ekoizten.
Enpresagintza Fakultateko 95 ikaslek diplomak jaso dituzte
Fakultateak Enpresen Zuzendaritzako eta Administrazioko lizentziaturako, Enpresen Zuzendaritzako eta Administrazioko graduko eta Enpresen Zuzendaritzako MBA masterreko ikasleei eman die titulua.



