2017-08-20T15:28:43+02:00

Tresna pertsonalak

Kooperatibak

Ondoan

MISE Servicios Energéticos, lankidetza bidezko proiektu berria

2017/04/06

Ondoan, LKS Ingeniería, MSI eta Ategik sustatutako Empresa de Servicios Energéticos (ESE) enpresa berriak irtenbide globalak eskaintzen ditu efizientzia energetikoaren arloan, negozioaren oinarria lortutako aurrezpena izanik.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Health-ek Korporazioko 20 enpresa baino gehiagoren produktuak eta zerbitzuak aurkeztu ditu

2015/03/12

MONDRAGON Korporazioa indartsu iritsi da Alacanten egiten ari den nazio mailako Ospitaleen 19. Kongresura. Osasunaren alorrean MONDRAGON Korporazioko enpresek garatutako jarduerek 44,3 milioi euroko salmentak eragiten dituzte, 600 bat lanpostu sortuz. Aurten, martxoaren 10etik 13ra bitartean egiten ari den kongresuan, korporazioko 20 enpresa baino gehiago aurkeztu ditu MONDRAGON Health-ek.

Gehiago irakurri

Smart kontzeptuaren gaineko Workshop saioak MUko ikasleak, MONDRAGONeko kooperatibak eta adituak elkartu ditu Garaian

2013/03/01

MONDRAGONeko BAC erakundeak eta MUko Goi Eskola Politeknikoak antolatutako lan-jardunaldiak Unibertsitate arloko ikasle eta irakasleak, eremuko adituak eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak erakarri ditu Garaia Berrikuntza Gunera. Bere aurkezpenean, LKSko Prospektiker erakundeko Ibon Zugastik adierazi du Smart kontzeptupean negozio aukera ugari sortuko direla epe ertain-luzean.

Gehiago irakurri

Jesus Mari Herrasti: "Gerora begira, erabili beharreko metodoa da karbono-aztarnarena"

2011/07/13

Uztailaren 1ean karbono-aztarnaren gaineko lehen jardunaldia antolatu zuen Aliatec-ek Garaia Berrikuntza Gunean. Jardunaldia bukatzeko bertan parte hartutako adituekin mahai-ingurua egin zen eta Jesus Mari Herrasti Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria aritu zen moderatzaile lanetan.

Gehiago irakurri

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Helbidea
Parque Tecnologico, Edif. 101 modulo C 48170 Zamudio
Telefonoa
+34 94 452 23 13
Web
http://www.ondoan.com/

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak