2017-08-16T22:01:26+02:00

Tresna pertsonalak

Kooperatibak

Maier

MAIERek nazioarteko lehiaketaren diseinu sariak banatu ditu

2017/07/03

Aurkeztutako proiektuak 2030. urteko ibilgailu autonomoaren diseinuari lotuta egon dira, bai estiloaren ikuspegitik bai Colour & Trim-aren ikuspegitik, azken horrek aipamen egiten diolarik ibilgailua apaintzeko kolore, material eta testuren diseinuari. Edizio honetan 15.000 euro banatu dira sariketaren irabazleen artean. Guztira hainbat herrialdetako 114 proiektu aurkeztu dira, horien artean AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Txina, India eta Brasil.

Gehiago irakurri

EIBk 25 milioiko mailegu batekin babestu du MAIERen berrikuntza estrategia eta hedapen proiektua

2017/06/26

EIB-Europako Inbertsio Bankuak 25 milioi euroko finantzaketa emango dio Maier kooperatibari. Egun, Europan liderra da autogintzaren sektorerako osagai apaingarrien diseinuan eta fabrikazioan.

Gehiago irakurri

Maierrek pintura instalazio berri bat inauguratu du

2017/03/08

Instalazioak 15 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eragin du, eta Maierren jardueraren zutabe garrantzitsua da.

Gehiago irakurri

Elhuyarren aipamena jaso dute Maier eta Cikautxo kooperatibek

2016/11/22

Euskara planak duela 25 urte txertatu zirenetik enpresetan euskara sustatzen dabiltzanen lana ikustarazteko, bederatzi enpresetako ordezkariek jaso dute aipamena.

Gehiago irakurri

Flyschean oinarritutako proposamen batek irabazi du “Maier Nazioarteko Diseinu Lehiaketa”

2015/06/29

Aurkeztu diren proiektuen eremua Color & Trim izan da, ibilgailua apaintzeko kolore, material eta egituren diseinuaren inguruan. Seigarren edizio honetan 15.000 euro banatu dira sariketaren irabazleen artean. Guztira hainbat herrialdetako 149 proiektu aurkeztu dira, horien artean egonik Frantzia, Italia, Alemania, Britainia Handia, Espainia, Txina, Kanada, Mexiko edo Brasil.

Gehiago irakurri

Automobilgintzako hiztegia aurkeztu dute

2014/07/09

BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua osatu dute, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera.

Gehiago irakurri

Maier Taldeak Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren sariak banatu ditu

2013/09/06

Aurkeztu diren proiektuen eremua Color & Trim izan da, ibilgailua apaintzeko kolore, material eta egituren diseinuaren inguruan. Bosgarren edizio honetan 15.000 euro banatu dira lehiaketaren irabazleen artean. Guztira hainbat herrialdetako 93 proiektu aurkeztu dira, horien artean Frantzia, Holanda, Italia, Alemania, Espainia, Txina, India, Brasil eta AEB. Sari banaketa ekitaldia gaur eguerdian egin da Zornotzako (Bizkaia) "Automotive Intelligence Center” zentroan, eta bertan izan dira, besteak beste, Bizkaiko Ekonomia Sustapenerako ahalduna den Imanol Paredes; Txema Gisasola, MONDRAGON Korporazioko lehendakaria; eta Jean Pierre Ploue, Peugeot-Citroen taldeko diseinu zuzendaria.

Gehiago irakurri

Maierren gertatutako suteak ez ditu kalterik eragin lantegi barruan

2013/08/29

Gaur goizean sutea gertatu da Maier kooperatibak Ajangizen (Bizkaia) duen lantokiaren kanpokaldean. Zorionez, suteak soilik kalte materialak eragin ditu paketatze gunean.

Gehiago irakurri

Goi Eskola Politeknikoko diseinuko ikasleak Maier lehiaketako finalean sartu dira

2013/07/19

Maier kooperatibak antolatzen duen Diseinuko Nazioarteko Lehiaketara aurkeztu diren proiektuetatik 19 iritsi dira finalera; horietatik 5 Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak landutakoak dira.

Gehiago irakurri

Maier Koop. Elkarteak abian jarri du nazioarteko diseinu lehiaketa

2013/01/23

Diseinu proposamen berritzaileak sustatu nahian eta automozioaren arloan ideia berriak bultzatzeko asmoarekin abiatu da Maier Koop. Elkartearen nazioarteko bosgarren diseinu lehiaketa. Gernikako kooperatibak arlo horretan egiten den lana saritu nahi du eta, gero eta arrakasta gehiago duen lehiaketa, da adibiderik garbiena.

Gehiago irakurri

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Helbidea
Pol.Ind. Arabieta s/n 48320 Gernika
Telefonoa
+34 94 625 92 00
Web
http://www.maier.es/

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak