Fagor Electrodomésticos
Fagor Etxetresnak konpainiak ikasketa-beka bat eman dio Basque Culinary Centerren Gradu ikasketak egiten dituen ikasle bati
Jose Antonio Olave Candiak irabazi du Espainia osoko Ostalaritza eta Sukaldaritza ikasleei zuzendutako errezeten lehiaketa. Fagor Etxetresnak konpainia eta Basque Culinary Center dira lehiaketaren antolatzaileak. Modu horretan, ikasleen artean errezeta osasungarrien ikerketa eta prestaketa sustatu dute.
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak bere 2013ko gestio plana onartu du
Gestio plana honek salmenten egonkortasuna bermatzen du atzeraldian diren merkatuetan eta konpainiaren hazkundea bultzatzen du nazioarteko merkatu estrategikoetan. Era berean, Batzar Orokorretan Xabier Bengoetxea Fagor Etxetresna Elektrikoak, Koop. Elkarteko Kontseilu Errektorearen presidente berriaren izendapena ere onartu da, Kontseilu Errektorearen berritze partzialarekin batera.
Fagorrek IbarOsasun zerbitzua jarriko du abian Aretxabaletako kiroldegian
Aretxabaletako Ibarra kiroldegiak eta Fagorrek bultzatuta, osasunaren eta ongizatearen hobekuntzara bideratutako zerbitzua eskainiko da. Martxoaren hasieran, sei hilabeteko doako proiektu pilotua jarriko dute abian 60 abonaturentzat.
Sergio Treviñok hartu du Fagor Elektratresnak Taldearen zuzendaritza orokorra
Sergio Treviño da Fagor Elektratresnak Taldearen zuzendari orokorra, Fabian Bilbaok bere kargua utzi ondoren, osasun arazoak direla eta.
Marketin digitalaren gaineko foroa egin da Otaloran
MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibetako Marketin arduradunak eta komunikazio adituak Otaloran elkartu ziren urtarrilaren 29an marketin proiektuen inguruan jarduteko. Besteak beste, MUko Iñaki Lakarra eta Jesús Lizarraga, eta Zentro Korporatiboko Javier Marcos eta Jose Luis Lafuentek aurkezpenak egin zituzten.
Nazioartekotzea eta hazkundea, 2013ko helburu nagusiak Basque Culinary Center erakundearentzat
Basque Culinary Centerrek gaur, osteguna, Miramongo Parke Teknologikoan lehen urtearen balantzea egin du eta bide batez, etorkizun hurbilenaz hausnartu dute: horretarako, patronatuko kideak, hau da Espainian bakarra den unibertsitate-proiektu hau bultzatzen duten zazpi sukaldariak (Eneko Atxa, Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Karlos Arguiñano, Andoni Luis Aduriz eta Hilario Arbelaitz); Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabala; AZTI-Tecnaliako zuzendaria; eta erakunde publikoetako eta beren jarduera-eremuan liderrak diren sektore gastronomikoko enpresetako ordezkariak (Fagor Electrodomésticos, Eroski, Martiko, Heineken eta COVAP enpresetakoak) elkartu dira.
MONDRAGON Korporazioko hiru kooperatibak eskuratu dute Bikain ziurtagiria
Fagor Etxetresna Elektrikoa, IK4 Ikerlan eta Fagor Elektronika MONDRAGONen kooperatibek eskuratu dute aurten Bikain ziurtagiria. Onarpen ekitaldia aurreko asteko eguenean egin zen Europa Jauregian, Gasteizen.
Bagara kooperatibak lehenengo buletina argitaratu du
Bagara komunitatea biziberritzeko prozesua denez, bizia duen zerbait da. Bide horretan ekimen berriak abiarazten ditu, eta horren guztiaren berri emateko sortu da buletin berria. Aldizkaria hiru hilabeteko maiztasunarekin argitaratuko da, euskaraz eta gazteleraz. Aurrerago, berriz, newsletter-a ere argitaratuko dute.
Fagor Taldeko bazkideek aurrerakinak doitzeko beste plan bat onartu dute
Fagor Taldeko kide diren kooperatibetako bazkide gehienek (Etxetresna Elektrikoak, Elektronika, Arrasate, Industrial, Ederlan, Automation, Copreci eta Mondragon Assembly) aurrerakinak doitzeko norberaren Batzarrean aurkeztu den proposamena onartu dute. Batzar Nagusietan aurrerakinak Lagun-Aroko erreferentziaren %90ean kokatzeko erabakia erreferendum bidez hartu da; proposamena bazkideen %76k babestu du.
Fabian Bilbao izango da Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeko zuzendari nagusi berria
Fagor Etxetresna Elektrikoen Talde kooperatiboko Kontseilu Errektoreak Fabian Bilbao izendatu zuen, joan den ostiralean, zuzendari nagusi berria izateko, Txema Gisasolaren ordez, horrek datorren uztailaren 1etik aurrera Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakaritza beteko baitu.




