2017-09-22T06:36:11+02:00

Tresna pertsonalak

Kooperatibak

Centro Corporativo MONDRAGON

Kooperatiben Nazioarteko Urtea aurkeztu dute New York-en

2011/11/16

Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan urriaren 31n aurkeztu zuten ofizialki 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. TU lankidek Pauline Green Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko presidentea elkarrizketatzeko aukera izan du.

Gehiago irakurri

Moving Images produktore independente estatubatuarra MONDRAGONen gaineko dokumentala egiten ari da

2011/10/12

Gure mugetatik kanpo interes handia eragiten du MONDRAGON korporazioak. Otsailean Hego Koreako telebista publikoko taldea izan genuen gure artean erreportajea grabatzen, eta egunotan Ameriketako Estatu Batuetako Moving Images produktora independenteko hiru kazetari kooperatibak bisitatzen ari dira, izan ere, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren gaineko dokumentala egingo dute. Ikus-entzunezkoa unibertsitate eta eskolatan eskaintzeko asmoa dute 2012ko udaberritik aurrera, eta litekeena da PBS (Public Broadcast Service) kate publikoak ere eskaintzea. 

Gehiago irakurri

MONDRAGON taldeari buruzko erreportajea BBC Radion

2011/10/11

MONDRAGONek gure ingurutik kanpora ere interesa pizten du. Oraingoan BBC Radion egin dute korporazioaren gaineko erreportajea. Peter Day kazetariak MONDRAGON bisitatu zuen eta, besteak beste, Mikel Lezamiz Zabalkunde Kooperatiborako arduraduna elkarrizketatu zuen. Kooperatibagintza eta korporazioaren esperientzia kooperatiboa izan dituzte erreportajean hizpide.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Open Innovation ekimenaren aurkezpena

2011/10/05

MONDRAGONeko Business Acceleration Centerreko (BAC) ekintzen artean, 'Berrikuntza Irekirako' ekimena jarri da martxan, MONDRAGON Open Innovation izenekoa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin elkarlanean antolatuta.

Gehiago irakurri

MONDRAGONeko Kongresuak datozen urteetarako Enpresa Politika onartu du

2011/09/29

Atzo, irailak 28, MONDRAGON Korporazioaren 2011ko Kongresua egin zen Arrasaten. Urteroko hitzordu korporatibora guztira 650 konpromisario zeuden deituta, taldean integratuta dauden kooperatiba guztien ordezkaritzan. Kongresuak MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen ditu, hau da, interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politikak definitzen dira. Aurtengo edizioan etorkizunean garrantzi handia izango duen dokumentu bat onartu da, aho batez, eta hori "2013-2016 Politika Sozioenpresariala" da, Korporazioaren bisioa, erronka eta oinarrizko enpresa jardueraren ildoak definitzen dituena.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioak babes handia eskaini dio Basque Culinary Center proiektuari

2011/09/27

Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen Fakultateak eta munduan bakarra den bere I+G zentroak astelehenean hasiko dute ikasturtea 50 ikaslerekin. Fakultatearen inaugurazio ekitaldietan MONDRAGON taldeko zuzendari eta kooperatibetako arduradun ugari izan ziren. Horien artean Ander Terradillos, Fagor Etxetresnetako zuzendari orokorra. BCCrekin duten harremanaz berba egin dugu harekin.

Gehiago irakurri

Kenyako enbaxadoreak MONDRAGON bisitatu zuen

2011/08/12

Espainian Kenyako Errepublikak duen enbaxadorea, Bramwell Kisuya, MONDRAGONen bisitan izan zen joan den uztailaren 20an. Enbaxadore izendapena jaso zuenetik horixe zen bere helburuetako bat: bertatik bertara ezagutu nahi zuen Esperientzia Kooperatiboa, Kenyan kooperatiba asko baitaude, batez ere nekazaritza eta artisautza arlokoak.

Gehiago irakurri

San Diegoko unibertsitatea MONDRAGONen bisitan

2011/07/29

San Diegoko unibertsitateko 18 lagun Arrasaten izan ziren uztaila hasieran.

Gehiago irakurri

Eremu soziosanitarioan ikerkuntza koordinatzeko fundazioa sortu dute Eusko Jaurlaritzak eta MONDRAGONek

2011/07/21

Euskadiko Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioaren zeregina izango da ezagutzaren kudeaketa, ikerketa, garapen eta berrikuntza ekimenak koordinatzea eta sustatzea, zahartzaro, gaixotasun kroniko, ezintasun eta mendekotasun egoerak artatzeko.

Gehiago irakurri

Ekonomia soziala aztergai Oñatiko Soziologia Institutuak antolatutako nazioarteko kongresuan

2011/07/06

MONDRAGON Korporazioak espazio berezia izango du nazioarteko kongresuan; izan ere, Mikel Lezamizek esperientzia kooperatiboaren gaineko hitzaldia eskaini du lehenengo eguneko saioari hasiera emateko. Arrasateko kooperatiben ibilbide historikoa eta egungo egoera nabarmendu ditu hitzaldian.

Gehiago irakurri

Helbidea
Edif. Caja Laboral - LK3; Paseo Jose Maria Arizmendiarrieta, 5 20500 Arrasate/Mondragón
Telefonoa
+34 943 77 93 00
Web
http://www.mondragon-corporation.com/

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak