Kooperatibak

Centro Corporativo MONDRAGON

Nazioartekotzeak MONDRAGONen industri negozioa finkatu du, kanpoan 4.000 milioi salduta

2013/06/17

MONDRAGONek nazioartekotzearen alde egindako apustua industria arloaren portaerarekin berretsi da 2012an, ekitaldiaren itxieran zituen salmenta internazionalek marka historikoa gainditu baitzuten, 4.004 milioi eurora iritsita. Egoera ekonomikoa zalantzaz beterik egonik ere, MONDRAGONek kanpoko presentzia indartu zuen, 11 filial produktibo berri irekiz; nazioarteko salmentak dagoeneko % 69ra iritsi dira, eta atzerrian 14.000 pertsona enplegatzen ditu. Horrez gain, MONDRAGONek BRIC (Brasil, Errusia, India eta Txina) merkatuetan duen parte hartzearen hazkundea ere bereziki aipagarria da, aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 20 inguru igo baita.

Gehiago irakurri

Ekainaren 14an amaituko da Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketan izen-emateko epea

Ekainaren 14an amaituko da Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketan izen-emateko epea

2013/06/10

Ekainaren 21ean egingo da Garaia Berrikuntza gunean Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketa. Lanki Ikertegiak, Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON korporazioak eta Otalorako zuzendari eta kooperatiba garapenerako zentroak antolatu dute jardunaldia, eta Eusko Jaurlaritzak babestuko du. Izena emateko epea oraingo ostiralean, ekainak 14, amaituko da eta jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa izango da.

Gehiago irakurri

IK4-Lortek Berrikuntza Guneak masaileko kirurgian eginiko ikerkuntzaren aurrerapenak aurkeztu ditu

IK4-Lortek Berrikuntza Guneak masaileko kirurgian eginiko ikerkuntzaren aurrerapenak aurkeztu ditu

2013/04/11

IK4-LORTEK-ek Basurtuko Ospitalearekin bat aurpegi-masaileko kirurgiarako diseinu eta fabrikazio protesi pertsonalizatuen inguruan egindako ikerketaren ondorengo emaitzak aurkezten ditu.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioak irabazi du Financial Timesen “Boldness in Business” saria

MONDRAGON Korporazioak irabazi du Financial Timesen “Boldness in Business” saria

2013/03/21

“Aldaketaren bultzatzaileak” kategorian. Mundu mailan lehiatu da Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatzen duten sari ospetsuko epaimahaiak izendatutako beste sei enpresarekin. Korporazioaren aldetik, saria jasotzeko ardura Josu Ugartek izan zuen, Nazioarteko Eragiketetako zuzendariak, eta, adierazi zuenez, “errekonozimendu honek gure Korporazioa modu globalean proiektatzen jarraitzea, eta gizarte justuago, solidarioago eta bidezkoago bat eraikitzeko gure proposamena proiektatzea ahalbidetzen digu; finean, mundu hobe bat”.

Gehiago irakurri

Komunikaldiak 2013, ideia-laborategiak aztergai

Komunikaldiak 2013, ideia-laborategiak aztergai

2013/03/20

Goizean hasi eta arratsaldera bitartean Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian Komunikaldiak 2013 egiten ari da. Aurten, ideia-laborategien inguruan ari dira eztabaidatzen, komunikazio arloan ideia-laborategiek izan dezaketen garrantziaz eta etorkizunaz aritu dira parte-hartzaileak. Guztira, 135 lagun elkartu dira Komunikaldietan.

Gehiago irakurri

Smart kontzeptuaren gaineko Workshop saioak MUko ikasleak, MONDRAGONeko kooperatibak eta adituak elkartu ditu Garaian

2013/03/01

MONDRAGONeko BAC erakundeak eta MUko Goi Eskola Politeknikoak antolatutako lan-jardunaldiak Unibertsitate arloko ikasle eta irakasleak, eremuko adituak eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak erakarri ditu Garaia Berrikuntza Gunera. Bere aurkezpenean, LKSko Prospektiker erakundeko Ibon Zugastik adierazi du Smart kontzeptupean negozio aukera ugari sortuko direla epe ertain-luzean.

Gehiago irakurri

Otsaileko TU lankide aldizkarian Interkooperazioaren gaineko mahai ingurua

Otsaileko TU lankide aldizkarian Interkooperazioaren gaineko mahai ingurua

2013/02/15

Ainara Basurko, Azaro Fundaziokoa; Mikel Orobengoa, ISEAko zuzendaria; Javier Sotil, MONDRAGON Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako presidenteordea; eta Vicente Atxa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria elkartu genituen Otalora Jauregian Interkooperazioaren gaineko mahai-inguruan. Guztientzat “etorkizunari aurre egiteko MONDRAGONek tinko eutsi beharko dio interkooperazioaren erronka estrategikoari”

Gehiago irakurri

Lufthansako presidenteordeak MONDRAGON bisitatu du

Lufthansako presidenteordeak MONDRAGON bisitatu du

2013/02/11

Otsailaren 7an, MONDRAGONeko zentro korporatiboan Göetz Ahmelmann izan zen bisitari. Lufthansa aire-konpainiako Aliantza, Estrategia eta Filialen presidenteordeak Fagor Arrasate eta Ikerlan ere bisitatu zituen.

Gehiago irakurri

Marketin digitalaren gaineko foroa egin da Otaloran

Marketin digitalaren gaineko foroa egin da Otaloran

2013/02/05

MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibetako Marketin arduradunak eta komunikazio adituak Otaloran elkartu ziren urtarrilaren 29an marketin proiektuen inguruan jarduteko. Besteak beste, MUko Iñaki Lakarra eta Jesús Lizarraga, eta Zentro Korporatiboko Javier Marcos eta Jose Luis Lafuentek aurkezpenak egin zituzten.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioa, Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatzen duten “Boldness in Business” sarirako finalean da



MONDRAGON Korporazioa, Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatzen duten “Boldness in Business” sarirako finalean da



2013/02/04

"Aldaketaren bultzatzaileak” izeneko kategorian. Mundu mailan lehiatzen da Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatzen duen sari ospetsuko epaimahaiak izendatutako beste sei enpresarekin.

Gehiago irakurri

Helbidea
Edif. Caja Laboral - LK3; Paseo Jose Maria Arizmendiarrieta, 5 20500 Arrasate/Mondragón
Telefonoa
+34 943 77 93 00
Web
http://www.mondragon-corporation.com/