2017-12-11T08:48:01+01:00

Tresna pertsonalak

Kooperatibak

Ausolan

Ausolan Indiako Yuwa proiektuaren laguntzaile

2017/09/20

Elkarte honekin kolaboratzen du, umeen ezkontzaren aurka egiteko, pertsonen salerosketa ekiditeko eta Indiako analfabetismoa murrizteko.

Gehiago irakurri

Erkop taldeak webgunea estreinatu du

2017/07/24

Erkop nekazaritza elikagaien eta zerbitzuen sektoreetan lan egiten duen enpresa taldeak webgunea estreinatu berri du. Gaur egun Erkop taldearen zenbakiak oso esanguratsuak dira: lau enpresa, hamar jarduera eta 9.500 pertsona.

Gehiago irakurri

Ausolan, TU lankide aldizkariaren seiehungarren zenbakiaren portadan

2017/03/14

Ausolan kooperatibak aurki beteko ditu 50 urte. Gaur egun, 10.000 langilerekin, 250 mila menu sukaldatzen ditu egunero-egunero. Gure aldizkariak 14 orrialdeko portadako erreportajea eskaini dio Ausolani, orainaren eta etorkizunaren gaineko elkarrizketa ugarirekin.

Gehiago irakurri

Ausolanek eta Ikastolen Elkarteak elkar lanerako hitzarmena berretsi dute

2016/05/24

Ausolan prest agertu da euskararen erabilera bultzatzeko antolatzen diren jaietan laguntzeko: HerriUrrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta NafarroaOinez.

Gehiago irakurri

"Goazen supermerkatura" Ausolanen eskutik

2016/03/02

EAEko 20 ikastetxetako 1.500 ikaslek hartzen dute parte egitasmoan. 60 tailerren bitartez, ikasleek kontsumoko ohitura arduratsuak eta elikadura osasungarrikoak ezagutzen dituzte.

Gehiago irakurri

Ausolanek errekurtsoa aurkeztuko dio Lehiaren Euskal Agintaritzaren ebazpenari

2016/02/12

Ausolan Taldeak jakinarazi du "Lehiaren Euskal Agintaritzaren ebazpenari errekurtsoa jarriko diola ahal bezain pronto"

Gehiago irakurri

Ausolanek Kulturaniztasunaren eta Bidezko Merkataritzaren astea ospatzen du Estatuko 267 ikastetxetan

2015/02/23

Otsailaren 23tik martxoaren 6ra, AUSOLANek “Kultur Aniztasunaren eta Bidezko Merkataritzaren Astea” ospatuko du 267 eskola jangelatan. Helburua, 53.000 ikasle kontzientziatzeko bidezko merkataritzak herrien garapenean duen garrantziaz jabetzea da.

Gehiago irakurri

Ausolan eta Mundukide elkarrekin 'jan ezazu mundua...' kanpainan

2013/10/07

Urriak 17, Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna da. Urtean zehar, gaiari buruzko makina bat artikulu, datu eta irudi pasatzen dira gure begi, esku eta belarrietatik… eta bonbardaketa areagotzen da eguna iristen denean. Egunkari, telebista eta irratietan eskaintzen dizkiguten datuekin lehenik eta behin beldurtu egiten gara, ondoren min hartzen dugu eta azkenik ohitu egiten gara. Horren guztiaren aurrean, Ausolanek eta Mundukidek kanpaina bat jarri dute abian, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak kontzientziatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Elikadurak minbiziari aurrea hartzeko duen garrantziaren inguruan hitzaldia antolatu du Ausolanek otsailaren 4an

2013/01/31

Minbiziaren Nazioarteko egunean, otsailaren 4an, hitzaldia antolatu du Ausolanek Zumarragako Zelai-Aristi kultur gunean. Hitzaldia elikaduraren gainekoa izango da, eta batez ere elikadurak minbiziaren prebentzioan duen garrantziaz.

Gehiago irakurri

Ausolanek webgune erabilgarriagoa eta funtzionalagoa estreinatu du

2013/01/07

Ausolanen webgune berriaren diseinuak interfaz berria garatzen saiatzen da, erabilgarriagoa eta funtzionalagoa. Bertatik, bost negozio unitateetara erraz iritsi daiteke, bai sukaldaritza sektoreko eskaintzara zein garbiketa zerbitzuetara. Ausolanek zerbitzua eskaintzen du eskola, enpresa, hirugarren adineko egoitza, ospitale eta erlijio komunitateetan. Era berean, webgune berriak aukera ematen du Ausolan Taldea osatzen duten zazpi enpresen gaineko informazioa kontsultatzeko.

Gehiago irakurri

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Helbidea
Uribarri etorbidea, 35 - Apdo. 140 20500 Arrasate/Mondragón
Telefonoa
+34 943 79 46 56
Web
http://www.ausolan.com/

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak