2017-08-20T21:08:04+02:00

Tresna pertsonalak

Kooperatibak

Arizmendi

Bihar banatuko dira Euspot lehiaketaren sariak Aretxabaletan

2017/05/10

2017ko Euspot lehiaketaren edizioak marka guztiak hautsi ditu. 51 spot aurkeztu dira, Euskal Herriko bazter guztietatik eta bihar jakingo dira irabazleen izenak. Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan egingo den sari banaketa ekitaldia Iker Galartza eta Aitziber Garmendia euskal aktore ezagunek gidatuko dute.

Gehiago irakurri

Etorkizuneko informatikariak formatuko dituzte Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateak

2017/05/03

Datorren ikasturtetik aurrera, era integralean, erdi ziklotik, goi ziklora edo eta unibertsitatera bitarteko informatika ikasketak egin nahi duten ikasleek ikasketak burutzeko aukera izango dute. Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean eskainiko dute ziklo osoa. Aurreikusten da informatiko arloko 3.000 profesional kualifikatu beharko direla 2020an Euskadin.

Gehiago irakurri

Bihar ospatuko da Eskolarterko Abesbatzen 29. Topaketa

2017/03/31

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere Arizmendi Ikastolak Eskolarteko Abesbatzen Topaketa antolatu du. Ekitaldia Arrasateko Amaia Udal Antzokian ospatuko da, bihar arratsaldean, eta bertan Eskoriatza, Aretxabaleta Arrasate eta Oñatiko 250 neska-mutiko inguruk parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Eskoriatzako Jose Arana gune berritua inauguratu du Arizmendi Ikastolak

2017/03/13

'Konfiantzaren pedagogiaren' metodologia garatzeko espazio irekiak sortu ditu Arizmendi Ikastolak Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan. Hain justu ere, Eskoriatzako Jose Arana gunea izan da zaharberritze arkitektonikoak jasan ondoren ateak ireki dituen azkena.

Gehiago irakurri

Abian da Euspot 2017

2017/02/09

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen ditu eta aurten “Aniztasunak aberastu egiten gaitu” lelopean abiatu da lehiaketa.

Gehiago irakurri

First Lego League, txapelketa baino askoz gehiago

2017/01/30

Arizmendi Ikastolako lau talde aritu dira asteburu honetan First Lego Leagueko Euskadiko txapelketan. Helburua Espainiako txapelketara sailkatzea bazen ere, First Lego League askoz gehiago da, eta egitasmoaren filosofiaren inguruan aritu gara zenbait parte-hartzailerekin.

Gehiago irakurri

Gabonetako klasikoan Gipuzkoako talde nagusiak batuko dira

2016/12/14

Arizmendi Ikastolak dagoeneko klasikoa bilakatu den Emakumezkoen Futbol Txapelketa aurkeztu du gaur. Hamabigarren edizioa jokatuko da aurten, abenduaren 30ean eta 31n, eta Gipuzkoako talde nagusiak batuko dira Ibarra futbol zelaian.

Gehiago irakurri

Barne kanporaketan 90 ikasle batu ditu Arizmendi Ikastolak

2016/11/29

First Lego League txapelketako Euskadiko kanporaketa urtarrilean jokatuko da Zamudion. Gaur, Arizmendi Ikastolako 15-16 urte bitarteko 90 neska mutiko Gaztelupen elkartu dira, barne txapelketa jokatzeko eta lau talde onenak aukeratzeko.

Gehiago irakurri

Asteon aurkeztu dute HEZIKOOP proiektu kooperatiboa

2016/10/06

Hezikoop egitasmoaren aurkezpena egin zen martitzenean Garaia Berrikuntza Gunean. HUHEZIko dekano Begoña Pedrosak eta Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarretak aurkeztu zuten proiektua. MU-HUHEZI eta Arizmendi Ikastola iaz hasi ziren diseinatzen “hezkuntza kooperatiboaren eredu berria” ekarriko duen proiektua.

Gehiago irakurri

Kooperarock aurkeztu da: kooperatibagintzaren artea

2016/09/28

Kooperarock, Donostia 2016k, Mondragon Unibertsitateak, LANKI Ikertegiak eta Teatro Paraisok elkarlanean garatu duten proiektua da.

Gehiago irakurri

Irakaskuntza

Helbidea
Larrin Plaza, 1 20550 Aretxabaleta
Telefonoa
+34 943 77 20 25
Web
http://www.arizmendi.eu/

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak