2017-10-19T09:02:48+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

`Kooperatibagintzan Topaketa´ ekainean, mugimendu kooperatiboaren erronken inguruko gogoetak elkarbanatzeko

2014/04/10

Pasa den urteko ekainean antolatu zuen LANKI Ikertegiak lehenengoz `Kooperatibagintzan Topaketa´. Orduko parte-hartzeak eta izandako harrerak aurtengoan berriz ere antolatzera eta formatua zabaltzera animatu ditu. Aurtengoan, egun guztiko egitaraua proposatu dute datorren ekainaren 20rako.
`Kooperatibagintzan Topaketa´ ekainean, mugimendu kooperatiboaren erronken inguruko gogoetak elkarbanatzeko

Tarte batez elkartu, eta Arrasateko kooperatibagintzak dituen erronkez eta dilemez gogoeta egitea da asmoa eta aldi berean, gogoeta horiek elkarbanatzeko bidea ireki nahi dute. Helburu hori lortzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte ekainaren 20ko goizerako nahiz arratsalderako. Ekitaldi irekia izango da Mondragon Taldeko kooperatibetako eragilerentzat.

  • `Kooperatibagintzaren erronkak: etorkizunerako irakaspenak´ Lanki Ikertegiko Ikerketaren ondorioak Igor Ortegaren eskutik.
  • Talde dinamika: Arrasateko kooperatibagintzaren erronken inguruko talde eztabaida eta hausnarketa
  • Kanpoko begirada inspiratzaile bat: Ignacio Ramonet kazetariak aldaketa sozialen eta kooperatibismoaren inguruko hitzaldia eskainiko du.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak