2017-10-22T23:09:41+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kooperatibagintza topaketek autoeraketaren erronkak aztertuko dituzte

2015/06/26

LANKI Ikertegiak uztailaren 15erako autoeraketaren erronkei buruzko topaketa antolatu du. Bertan elkartuko dira autoeraketaren bueltako Euskal Herriko hainbat eragile, Joan Subirats-en hitzaldia eta mahai-ingurua izateko.

Autoeraketaren paradigma aro aldaketaren testuinguruan

Aro aldaketa batean murgilduta gaudenaren zantzuak indartsuak dira egun, eta gizarte eredua eraldatu nahi duten eragileek indar-gune eta erronkaz betetako agertokia dute parez pare. Zentzu horretan, ezinbestekoa da egungo egoeraren eta erronken inguruko hausnarketa egitea. Izan ere, badirudi lehenaldiko emantzipazio paradigma nagusiek alternatibak eskaintzeko indarra galdu dutela. Ia oharkabean gizarte joera indartsuek atzera bueltarik ez duen agertokira eraman gaituzte.

  • Gero eta uste zabalduagoa da modernitate kapitalista krisi estruktural eta sistemikoan dagoela. Krisia ez da soilik finantzario eta ekonomikoa, multidimentsionala da.
  • Globalizazioak eta politika neoliberalek gizartearen antolaketa eta nazio-estatuan oinarritutako eredu sozioekonomikoa eraldatu dute.
  • Euskal Herriko paisaia soziala ez da 80. hamarkadakoa. Gizarte joera indartsuek zeharo aldatu dute euskal jendartea. Eraldaketa bideak baldintza ekonomiko, politiko, sozial, kultural eta subjektibo desberdinetan jorratu behar dira.

Paradoxak agertoki berrian

Egoera sozioekonomiko berriak erronka itzelak ditu: aberastasun eta lanpostu orokortuak sortzeko zailtasuna, sektore sozial zabal baten bizi-baldintzen prekarizazioa, politikan herritarren beharrei interes ekonomikoak gainjartzea eta desafio ekologiko eta energetikoa, besteak beste.

Gaur egun erronka ez da soilik bizi dugun krisi ekonomikoari erantzutea: gizarte eredu berri baterako trantsizio bideak martxan jarri behar dira. Norabide honetan, egoera paradoxikoa da:

  • Batetik, badaude zentzuak egungo garapen eredu kapitalista bideragarria ez dela diotenak: ez da ekologikoki eta energetikoki jasangarria, desberdintasun sozial ikaragarriak eragiten ditu, eta, gainera, ez dirudi pertsonen zorion iturri denik. Funtsean, ez da ongizate handiagoaren sinonimoa.
  • Bestetik, kapitalismo neoliberalaren aurrean ez da aterabide sinesgarririk sumatzen. XX. mendeko emantzipazio paradigma nagusiek alternatiba gisa efikazia galdu dute, badirudi ez dutela indarrik sektore sozial zabalak bildu eta kohesionatzeko. Esan liteke eraldaketa bideek proposamen teoriko eta praktiko berriak behar dituztela.

Horren guztiaren inguruan uztailaren 15ean arituko dira, LANKIk Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean egingo duen kooperatibagintzaren gaineko hirugarren topaketan.

Izena-eman nahi duenak hemen izango du aukera.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak