2017-10-17T18:51:22+02:00

Tresna pertsonalak

"Kongresuak gure Zentroa stirling arloaren gorengo mailan jarri du" "Kongresuak gure Zentroa stirling arloaren gorengo mailan jarri du"

Mikrosorkuntzako motorraren prototipo funtzionala aurkeztu dute MUko ikasleek

2014/09/30

Stirling teknologiako mikrosorkuntzako motor bat garatu dute Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek. Irailaren 24tik 26ra bitartean egin den ISEC 2014 biltzarreko erakusketa-aretoan erakutsi dute motorrik eraginkorrena.

Honen barnean

  • Mikrosorkuntzako motorraren prototipo funtzionala aurkeztu dute MUko ikasleek

Alvaro Gonzalez ikasleak biltzarreko txostenetako batean garaturiko lana aurkeztu du. Biltzarrean Stirling teknologiaren eskutik eraginkortasun energetikoaren inguruan lanean dabiltzan enpresarik, teknologia-zentrorik eta unibertsitaterik garrantzitsuenek hartu dute parte.Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek unibertsitateko laborategietan prototipo funtzionalak diseinatu eta eraiki dituzte, industria-ingeniaritzaren egiazko testuinguruan garaturiko ikaskuntzako prozesu sakon eta eraginkor baten bitartez.

Amaitzeko, lan-parametro guztiak neurtzeko eta ikusteko sentsoreak jarri dira. Horrek motorra hobeto ulertzeko aukera eman die. Aldi berean, motorren birabarkiei sorgailu bat konektatu zaie, sorturiko energia eta horren eraginkortasuna neurtzeko.

MUk mahai-inguru batean parte hartu du, Ingalaterrako, Italiako eta Taiwango beste unibertsitate batzuetako ordezkariekin

Bilbon egin den Stirling Motorren Nazioarteko Biltzarrean erakusteko aukeratu dute garaturiko motorrik eraginkorrena. Gainera, Mondragon Unibertsitatetik mahai-inguru batean parte hartu dute, Ingalaterrako, Italiako eta Taiwango beste unibertsitate batzuetako ordezkariekin eta ikertzaileekin batera, ikertzaileen eta teknologoen ikaskuntzarako tresna gisa Stirling motorren aparteko ahalmenari buruz hitz egiteko.

Gaur egun, Stirling teknologia eskakizun handiko sektoreetan erabiltzen da, hala nola, sektore aeroespazialean, NASAn eta arlo militarrean.

Mondragon Unibertsitatea proiektuak eta arazoak konpontzean oinarrituriko hezkuntza-eredua ari da arrakastaz inplementatzen. Iazko, 2013-2014ko, ikasturtean Industria Ingeniaritzako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu zuten, hainbat ezagutza-alor barne hartzen zituena: Ingeniaritza Termikoa eta Jariakorra, Teknologia Elektrikoa, Ingeniaritza Energetikoa eta Industria Segurtasuna. Mikrosorkuntzako Stirling motorraren modelo bat diseinatzea eta eraikitzea zen helburu nagusia. Ikasleek proiektua garatzeko taldeak sortu zituzten. Prozesuan zientzia- eta teknologia-alorreko gaitasunak eta talde-lanerako eta proiektuen kudeaketarako gaitasunak neurtu dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak