2017-12-11T10:32:16+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kolonbiako Universidad Unipanamericanako ordezkariak MUn izan dira

2013/11/05

Kolonbiako Universidad Unipanamericanako hiru ordezkari izan dira MUn. Bi helburu nagusi bete dituzte Hego Amerikako unibertitsitate horretako lagunek Euskal Herrira egindako bost eguneko bidaian: batetik, sakontzea erakundeek duten harremanean, eta, bestetik, Kolonbiako unibertsitate horretako errektore aldaketa dela eta, etorkizunerako dituzten egitasmoen berri ematea.
Kolonbiako Universidad Unipanamericanako ordezkariak MUn izan dira

Kolonbiako unibertsitateko ordezkariak eta Mondragon Unibertsitatekoak.

Dagoeneko MUren eta Universidad Unipanamericanaren artean harreman handia dago, batez ere, HUHEZIrekin,  MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin –oraingoa ez da HUHEZIra bisitan datozen lehenengo aldia–. Horren froga da proiektu ugari ari direla elkarlenean burutzen HUHEZIk eta Unipanamericana unibertsitateak. Esaterako, ikasturte honetan bertan, HUHEZIk eta Bogotako unibertsitateak batera jarri dute abian espezializaio ikastaro bat: Diseño y desarrollo de proyectos de innovación metodológica en centros educativos izeneko graduondoa. Espezializazio ikastaro horren xedea da sustatzea berrikuntza hezkuntza erakundeetan.

Baina, hezkuntzakoak ez ezik, MUko beste fakultateek ere badute elkarlanerako proiektuak. Izan ere, MUko Goi Eskola Politeknikoak badu asmoa eskaintzeko Unipanamericanarekin batera zenbait ikastaro, kasu horretan, ingenieritzarekin lotutakoak.

Hiru ordezkarik osatu dute oraingo Unipanamericanako delegazioa:

  • Isabel Agirrezabal, Universidad Unipanamericanako errektorea.
  • Margarita Añiz, Compensar taldeko Zuzendaritza kontseiluko kidea.
  • Oscar Ruiz, Compensar taldeko Zuzendaritza kontseiluko kidea.

Mondragon taldeak Unipanamericanaren zati bat dauka, %20, Mondragon Educación Internacional (MEI) enpresaren bitartez.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak