2017-10-24T09:34:58+02:00

Tresna pertsonalak

Kolaborazioak

TU korrika!

2017/01/10

Ez dakit ze pasatzen den azken aldi hontan… Euskal Herriko jendea dabilela antxintxiketan, takarraran, ariñeketan, korrikan, saltakan, lasterkan, arrapaladan, kaletannnnn…. Kortaturen abestia aldatu didate, ufff! Sarri sarri, sarri sarri… hor dabiltza pausoka pausoka korrikan. Aupa Sarrionandia eta Mikel! kriston martxa dabil.

Korrika egiten dutenentzat sortutako motibaziozko abestia izan daiteke, xelebrekeria handiagoak entzuten dira bai noski. Zergatik egiten dute korrika pertsona guzti horiek? Pentsa dezagun osasun ona izatea dela helburu, gainera zientziak ala esaten du: “Ariketa fisiko erregularrarekin lortzen da eta bera da osasunaren oinarria”.

Berdin du emakumezkoa edo gizonezkoa izan, txikia edo garaia, lodia edo mehea, lehiakorra edo aisialdikoa, gure gorputza hobeto egongo da ariketa fisikoa eginaz.

Zeintzuk dira ariketa fisikoa egitearen abantaila handienak:

  • Pisua galtzen laguntzen du eta galdutako pisua mantentzen. Estresa kontrolatzen laguntzen du. Indarra garatu eta autoestimua igotzen du. Gainera, bihotz-hodi arazoak saihesten laguntzen du.
  • HDL edo kolesterol onaren baloreak handitzeko lagungarria da eta honek gure hodiak edo zainak zainduko ditu.
  • Bihotza indartzen laguntzen du, muskulu edo giharren oxigenatzeko gaitasuna handitu, horrela lan egiteko gaitasuna hobetuz. Epe luzera, ariketa fisiko erregularrak, bihotz taupada gutxiagokin lan egitera bultzatuko digu egoera ezberdinetan.
  • Baina ez ahaztu, egiten den ariketa, gustukoa izan behar duela. Prestatutako programak, zure adinera, osasun egoerara eta egoera fisikoan oinarritua egon beharko du.
  • Medikuarekin kontsulta egitea oso garrantzitsua da edozer programa hasi aurretik. Pisu galera lantzeko, gure gihar handiak mugitzea izango da lanik garrantzitsuena.
  • Lana erritmikoa eta aerobikoa izango da. Adibidez, oinez ibili, igeriketa, korrika egin...
  • Astean hiru aldiz ariketa egitea oso garrantzitsua da, onurak somatu ahal izateko behintzat.
  • Gorputzaren metabolismoa handitu egiten da, beraz ordu edo bi ordutara kaloria gastua azkarragoa da saioan bertan baino.
  • Norberak, bere bihotz taupada egokiak bilatu behar ditu eta horretarako mediku eta prestatzaileen laguntza behar da. Garrantzitsua da bakoitzak dituen sentsazioak kontuan izatea, hau da, nekea eta esfortzu mailaren sentsazioak.

 

Edozein ekintza hasi aurretik kontsulta ezazu kirol aholkularitza pertsonalean edo kirol medikuntza zerbitzuan, hemen ATHLONetik korrikan hasi berrientzat aholku batzuk: Aholku hauek pertsona sedentarioei zuzenduak daude, hau da, ez dutela ariketa fisikorik egiten eta zerbait hasi behar dutela bere osasunaren alde egiten.

Gure helburua, aholku eta planifikazio txiki honekin, 30’ korrikan egitea da. Abiapuntua horrelako pertsonetan oso ezberdina izan daiteke, bai bere genetika eta kirol historialagatik.

  • Ez utzi: Hasierak gogorrak dira eta ohitura falta dago, baina zu ere konturatuko zara progresioa azkarra ematen dela eta hilabete batean hobekuntzak nabarituko dituzula. “Agujetak” izatea normala da eta esan beharra dago denborarekin pasatzen direla, ez direla betirako. Agujetak izatea gorputzeko birsorkuntza sistemak martxan jartzea suposatzen du eta horrekin gure giharren egokipatzen bat (hobekuntza).
  • Astoarena ez egin eta apustuak are gutxiago: nahiz eta plana hasieran aspergarria izan eta batzuetan errepideko karakolak zu baino azkarrago joan, ez lotsatu eta ez “pikatu” edo tematu zu baino azkarrago doazenekin. Zure gorputzak egokitzapen prozesu bat behar du eta jarraitzeko ezinbestekoa da, lesioak batez ere ekidin. Erritmoa lasaia, eramangarria izango da. Ez bukatu saioa leher eginda.
  • Luzatzeak egin amaitzerakoan: 10-15’. Momentuan ezin bada, egunean zehar egin, baina egin!
  • Zapatilla egoki batzuk erosi: aholkua emango dizuten denda batetara jo edo kirol aholkulari batengana hurbildu.

Athlon

 

Besterik gabe: tipi tapa tipi tapa korrika!!!


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak