2017-12-17T16:47:48+01:00

Tresna pertsonalak

Kolaborazioak

Telmo Trenado, MUko ikus-entzunezko ikaslea

2014/03/24

Aretxabaletako MUko campusean ikasten du ikus-entzunezko komunikazioa. Zumaiako gazte honen afizio nagusiena magia da eta 10.000 jarraitzaile ditu Youtube kanalean.

Zergatik aukeratu duzu ikus-entzunezko komunikazioa?

Betidanik gustatu izan zait bideo edizioa eta Youtube kanala dut martxan, beraz, nire kabuz asko praktikatu dut. Nahiz eta azken hiru edo lau urteotan ordu asko eman diodan horri, kontsideratu nuen ikasketa hauen bitartez gehiago sakontzeko aukera izango nuela. Horretaz gain, beste arlo batzuk jorratzeko aukera ere izango dut: argazkilaritza, kazetaritza, … komunikazioa, oro har.

Lehen mailan zaude oraindik, baina zer nolako balorazioa egiten duzu?

Ona! Aurretik entzunda nuen hemengo metodologia praktikan oinarritzen zela, puntako baliabideak eskaintzen zirela, ikasle eta irakasleen arteko gertutasuna erraza zela, eta abar. Egia esan, hasierako laupabost hilabete hauetan horiek bertatik bertara konprobatzeko aukera izan dut! Beraz, momentuz oso pozik nago!

Egunero etortzen zara Zumaiatik?

Bai, eta horixe da hain zuzen aspekturik txarrena! Egunero egiten dut joan-etorria eta oso neketsua da.

Noiztik zara magoa?

Beno, txikitan atentzioa deitzen zidaten telebistako magia programak eta gabon batzuetan Magia Borras delako kaxa oparitu zidaten eta praktikatzen hasi nintzen. Gero, alde batera utzi nuen eta orain dela lau urte berriz hasi nintzen, Youtube-ko bideoetan egiten zutena imitatuz edo.

Beraz, autodidakta zara.

Bai, guztia nire kabuz ikasi dut! Azken urte honetan denbora dezente eskaini diot magiari: liburuak irakurriz, DVD batzuk ikusiz, eta abar. Eta azken hilabeteotan Donostian elkartzen den Círculo Mágico deritzon taldekideekin biltzen naiz, eta azterketa bat gainditu ondoren bertako bazkide izatea espero dut. Bertan esperientziak trukatzen ditugu eta elkarrekin ikasi.

Elkarrizketa osoa TU Lankide aldizkarian argitaratu da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak