2017-12-17T13:02:50+01:00

Tresna pertsonalak

Kolaborazioak

Mundukide eta aldaketa prozesua Cuban

2016/04/29

2014ko abenduaren 14an Cubako eta Estatu batuetakoa lehendakariek aditzera eman zuten herri bien arteko erlazioen normalizazioa, eta Antilletako irla gertu dago aldaketa prozesu bat aurrera eramateko.

Cubako ereduaren “eguneraketan” badaude aspektu esanguratsu batzuk. Hauetako bat  monetaren bateratzea da, neurri bat zein berehalakoa izango denaren berri ematen ari diren, baina oraindik erabaki ez dutena. Zalantzarik ez dago bultzada ekonomiko eraginkor batek aldi bereko bi moneten erabilerarekin  bukatu behar duela, Peso kubatarrak aldagarria izan beharko lukeelarik nazioarteko merkatuan.

Sektore pribatuaren aurrerapena lehentasunetako bat da. Autonomoen modeloaren hazkundeak erakusten du modelo berriaren ildoa, aitzitik erakusten du ere honen aurrerapenaren zailtasunak. Jardueran dauden miloi erdi autonomoak, biztanleriaren aktiboaren %10a direnak, ez dira nahikoak sektore pribatua indartzeko. Sektore honek jaso behar du milioi bat langile sektore publikoan soberan daudenak sektore honetan, publikoan, Kubako langileen bi heren du nominan Estatuak.

Teknologia berrien sustapena ere berritze eragile bat da. Sistemaren zabaltzearen seinaleak daude, internetera sarreraren hedapena adibide gisa. Ikusi dugu La Habanako hainbat kale garrantzitsuetako bidegurutzetan wifi puntuak instalatu dituztela, eta hauen inguruan espaloietako ertzetan edota aulkietan eserita pertsona mordoxka nabigatzen.

Eta badirudi pausu handi bat datorrela , zeren hilabete batzuk barru Hauwei txinatar erraldoi teknologikoaren eskutik banda zabalaren froga pilotu baten berri ematen ari diren.

Baina kubatarrek badakite atzerritarren inbertsioak ezinbestekoak direla Herriaren garapen ekonomikoa eman dadin. 2014 urtean atzerriko dirua hel dadin sustatzeko lege bat onartu zuten, nahiz eta oraindik enpresa gutxi batzuk baino ez diren baimena jaso dutenak “Zona Especial de Desarrollo Mariel” zonaldean instala daitezen, zonalde hau La Habanatik gertu dagoen portu handi bat da zeinetan kontainer ontziak mugi daitezkeen , eta industrialdea bat duen.

Obamaren gobernua, legeek baimentzen duenaren neurrian bahimendua leuntzen ari da. Neurriak hartzen ari dira, eta lehen inbertsioari baimena emango diotenaren berri eman dute. Inbertsio hau EEBBek azken 50 urtetan baimendutako lehena izango da. Mairel zonaldean Estatu Batuetako konpainia baten lantegi bat eraikiko da 1000 traktore muntatzeko urtean, hauek baserritar pribatu kubatarrei salduko zaizkielarik.

Herriaren dinamika berriak ekintzaileak sor daitezen sustatu du, bai sektore kooperatiboan zein pribatuan, batzuk autonomo gisa eta beste batuk lan egiten duten enpresetan zerbitzu eta produktu berriak garatzea bilatuz. Ageri dira ere inertziarekin bukatu eta kudeaketa eredu berrietara hurbiltzeko asmoa duten enpresa eta erakunde publikoetako exekutiboak.

Mundukide programa guzti hauentzat zuzenduta dago, 10 urte daramatza kubatarrekin elkarlanean, ikastaro praktikoak eskaini dizkie goi mailako 200 tituludunei baino gehiagori , ekintzailetasunaren inguruan, baita kooperatibetako arduradunei eta erakundeetako bideratzaileei, guzti hauek enpresa plan bat garatu dutelarik. Kuba ekialdean bi profesional gune  sortu dira (Holguin eta Guantánamo) eta hauek kooperatibei aholkularitza ematen diete bideragarritasun planak egiteko edo produktu berriak merkaturatzeko. Aurten programaren aktibitatea La Habanara eraman da aholkularitza gune berriak sortu baino lehenago formazioa eskaini ahal izateko, oraingo honetan Herriaren mendebaldean.

Ekonomia berri eta dibertsifikatuan aurrera bidean, Cubak behar izango du, dirua eta teknologiaz gain denbora eta enpresa antolaketa berri bat. Eta guztiaren gainetik askatasuna bidearen korapiloak kubatarrek beraiek aukera ditzaten, beraien iparraldeko bizilagunen interferentzia barik. Elkarrenganako begirunea eskatzen dute eta beste garai batzuetako morroitzara itzultzearen perspektibaren aurrean asaldatu egiten dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak