2017-10-19T21:59:38+02:00

Tresna pertsonalak

Kolaborazioak

Goseari gerra sentsibilizazio kanpaina

2016/10/06

“Goseari gerra” lelopean aurkeztuko da Ausolan kooperatibak eta Mundukide fundazioak, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean hezkuntza alorrera zuzendutako sentsibilizazio kanpaina.

Urriaren 17ko data berezia aintzat hartuta, Ausolaneko Susana Roa eta Mundukideko Enara Ruiz de Egino batu ditugu, pobreziari aurre egiteko egin daitezkeen egitasmoen berri jarduteko. Hala, bien arteko kanpaina jarri da abian, hezkuntza arlora bideratuta eta sentsibilizazioa oinarri izango duena. Pobreziaren Aurkako eguna bera aitzakia besterik ez dela izan, eta egunero, gure eskola eta etxebizitzetan sentsibilitatea haz dadila.

 

Susana Roa, Ausolan

Urriaren 17an “Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna” dela gogora ekarri nahi diogu gizarteari “Goseari gerra” izeneko kanpainaren bitartez. Izan ere, Munduan pertsona asko eta asko jasaten ari den egoera desorekatu honen aurrean, gure komunitateen jarrerak eta pertsona bakoitzaren ardurak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Hori da gure kanpainaren helburu nagusia.

“Goseari Gerra” izeneko kanpaina hezkuntza alorrera zuzenduko dugu, Ausolanek zerbitzuak ematen dituen ikastetxeetara e-posta bidez zabalduz eta jangeletan haur eta gazteekin lanean ari diren hezitzaileei WhatsApp bitartez kanpaina gogoratuaraziz.

Horretaz gain, urriko hirugarren astean, Donostiako Sto. Tomas  Lizeoko aretoan batxilergoko 2. mailako gazteek, beste ikastetxe batzuetakoekin batera,  Miren Amuriza bertsolariaren eskutik “Kapulana bat Zintzilik” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.

Bertsolari bizkaitarrak, Mundukideko garapenerako lankidetza programan Mozambike iparraldean eginiko egonaldiaren ondoren sortutako ikuskizuna da  “Kapulana bat zintzilik”. Topikoak eta teorizazioak ekiditeko, deskribapenak dira ipuin, bertso, eta kontakizunen bitartez eskainitakoak.

 

Enara Ruiz de Egino, Mundukide

Mundukiderentzat, erakundea sortu zenetik izan da lehentasuna gertuko kooperatibetako ezagutza eta baliabideak garapenerako lankidetzaren zerbitzura jartzea. Eta helburu edo nahi horren adibide garbia da Ausolan eta Mundukideren arteko elkarlana.  Batetik atzerrian proiektuak garatzeko ezinbestekoa den laguntza ekonomikoa eskaintzen digu urtez urte Ausolanek. Era berean, bere bazkide, kolaboratzaile eta bezeroen artean, Mundukide eta garapenerako lankidetza ezagutzera ematen laguntzen digu. Testuinguru horretan, azken lau urteotan, Euskal Herriko hainbat ikastetxetako ikasle, irakasle eta jangela hezitzaile,  gosearen eta desberdinatsunaren inguruan hausnartzera gonbidatu ditugu.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak