BEHOBIA-DONOSTIA 2015

BEHOBIA-DONOSTIA 2015

Athlon
Goizetik whatsapa martxan. Zein ote da? Zer? Talde berri bat sortu dute eta bertan nago? Nola? Ez da posible... Nik korrika gutxitan egiten det, hau da, beharrezkoa denean, autobusa galtzerako momentuan, euri zaparrada bat hastean…. Atzoko afaria gogorra izan zen, ezetz, baietz, ezetz, baietz guztien ostean, baiezkoa atera zela argi dago.
2015/10/16

Beste mezu bat jaso dut: Hemendik 30 minutura portalean. Nola? Bai motel, entrenatzera joan beharra dago. Bidegorritik Arrasate, Aretxabaleta, Arrasate egingo dugu. Beste askok beste bidegorri eta entrenamendu toki aukeratuko dituzten moduan. Bai, bai, banoa! Gaur hasiko ditut Behobia Donostiako entrenoak, uuffff!

Iraila, urria, azaroa... Korrikalarien bidegorria

Bidegorrirantz goaz eta hau sorpresa, lehen oinezkoez beteta zegoena, orain korrikalariz bete da. Hauek denak ere afari apustua egin dute-ala?

Horrelako istorioak askotan entzuten ditugu. Nahiz eta aitzaki guztiak (edo ia guztiak) baliagarriak izan jarduera fisiko gehiago egiteko, gure partetik garrantzitsuak diren aholku batzuk ematera gatoz. Aholku guzti hauek hasi berrientzako izango dira, gero eta korrikalari gehiago ikusten baitira errepideetan, bidegorrietan, mendian…

Ahokuen txanda

Argi dugu puntu garrantzitsuenetako bat zerbait egiten hastea dela, pausu hori ematea. Bigarren pausua ariketa fisiko hori mantentzea da, ez froga bati bakarrik begira, baizik eta bizitza estilo aktibo bat izateko mantentzea.

Behobia-Donostiak 20km ditu, inoiz korrikan egin ez baduzu, 2-3 hilabetetan prestatzea, nahiz eta soilik amaitzeko helburua izan, gehiegitxo da. Lehen aholkua da korrika saioak egiten hastea: egun bat bai eta hurrengoa atsedena. 30’ – 40’ ko denborakin hasi eta oinez egitea beharrez gero, egin, ez dira inungo punturik galtzen.

Zure gorputzak adieraziko dizu gehiago egin beharra duzun edo mantentzea (kontuz batzutan berotu egiten gara eta gehiegi egin nahi degu denbora gutxian) eta eman denbora gorputzari guztia barneratzeko. Astean 3- 4 saiorekin astea izugarri ona izango litzake eta ez zaitezte larritu beste batzuk serieak-eta egiten dituztelako, guk ez ditugu behar eta!

Gogoratu hidratazioari arreta gehiago jarri beharko diogula eta saioak bukatu ondoren ura edan behar dela. Ez dira beharrezkoak edari isotonikoak, etxean prestatu ditzazkegu. Nola? Litroko ur botilan, 3 azukre koilara + kafe koilara txikia + gatz pixkat + limoi baten xukua.

Elikadura ere garrantzitsua da eta kontutan izan beharrekoa. Denetik jateko ohitura baduzu, horrela jarraitu eta poliki-poliki ohiturak zuzentzen joango zara, ez izan bat-batean dana egin nahi duen horietakoa.

Adibide argi bat askori esaten diedana, lasterketetan kalanbrerik ez izateko platanoa dela jaki oso garrantzitsua. Gauza naturalak erabili, ez gaude goi errendimenduan, aisialdia aprobetxatu eta osasungarri egoteko egiten dugu korrika.

Animo denoi eta eutsi oinetakoari!!