Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana aztertuko da Komunikaldietan

Maiatzaren 4an egingo da Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia.
Card image cap
2017/04/26

Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harreman hizpide hartuta, maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia.|

 Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da

Egitaraua

10:00 Aurkezpena.

10:15 Ikuskizuna. Maddi Erauskin, Iratxe Baztarrika, Irune Alfonso eta Nagore Arin (Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak).

10:30 Hitzaldia. Amelia Barquín (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea eta irakaslea).

11:30 Mahai-ingurua:

  • Maider Unda (Borrokalaria).
  • Agurtzane Elorriaga (Txirrindularia).
  • Oihana Aldai (Futbolaria)
  • Moderatzailea: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko esataria).

Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, ikasleek diseinatu dute jardunaldia iragartzen duen kartela. Egileak izan dira Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko "Online baliabideak" lan-sekuentziako ikasleak.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea