Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Kirol-hezitzailea aditu titulua: hezkuntza eta kirola uztartuko dituen graduondo berria
Mondragon Unibertsitateko aditu titulu propio honen helburua da erantzutea gorputz hezkuntza arloan, Eskola Kirola programan eta kirol hastapenean antzematen diren kezkei. Izan ere, antolatzaileek uste dute kirol hastapena eta gorputz hezkuntza paradigma hezitzailearen arabera birformulatu behar direla, kirolaren balio hezitzailea aldarrikatuz. Beti ere, ahaztu barik garapen pertsonalaz gain, garapen sozialean eragiteko tresna ezin hobea dela hastapen kirola.
Aurrez aurreko modalitateko graduondo hau zuzenduta dago hiru hartzaile multzo nagusiri: batetik, Lehen Hezkuntza (LH), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoko gorputz hezkuntzako irakasleei. Bestetik, Eskola Kirola programako koordinazio lanetan ari direnei, eta, azkenik, kirol hastapenean eta kirol erakundeetan lanean jardun duen profesional orori: kirol elkarte, federazio eta administrazioetako ordezkariei, kirol arduradunei…
Kirol hezitzailea aditu tituluak izango ditu, guztira, 500 ordu (20 ECTS). Horrela banatuko dira orduak: aurrez aurreko 140 orduak eskolak jasotzeko izango dira, 200 ordu lan ez presentzialak egiteko eta, azkenik 160 ordu praktikak eta Aditu Bukaerako Lana gauzatzeko.
Eskolak euskaraz izango dira eta astean behin emango dira, asteazkenetan, 17:00etatik 21:00etara, Aretxabaletako campusean. Gainera, ikaskuntza prozesuan sakontzeko asmoarekin, ikasturtean zehar, aurrez aurreko bi aste trinko antolatu dira uztailean eta irailean.
Graduondoan eskainiko den formazioan, kontuan hartuko dira kirol eta hezkuntza alor desberdinetatik hartutako irakaspenak, hala nola kirolarien arteko harremanak, lidergoa, balioak, auto-ezagutza, emozioen gestioa, gurasoen kudeaketa eta gatazkaren trataera.