2017-08-18T06:56:58+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kilometroetako cocktaila prestatu eta zerbitzatuko dute Basque Culinary Centerreko 25 ikaslek

2014/10/03

Basque Culinary Centerreko graduko ikasleek cocktail instituzionala prestatu eta igandean Orion ospatuko den Gipuzkoako ikastolen jaialdian zerbitzatuko dute boluntarioen laguntzarekin. Ikasleen beraien ekimena izan da. Horrela, Gipuzkoako ikastolei eta euskarari lagundu nahi izan diote.
Kilometroetako cocktaila prestatu eta zerbitzatuko dute Basque Culinary Centerreko 25 ikaslek

Urriaren 5ean, igande honetan, Gipuzkoako ikastolen jaiko, Kilometroetako, cocktail instituzionala prestatuko dute Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen graduko 25 ikaslek.  Ikasleen beraien ekimena izan da, eta beraiek egin dituzte antolakuntzarekin kudeaketak; izan ere, euskararen eta ikastolen aldeko jai horri lagundu nahi izan diote, era askotan parte hartu daitekeela jakin dutenean.

Aurtengo edizioan Orioko Ikastolak antolatuko du Kilometroak. Goizeko 9:00etan hasiko da, eta cocktaila Ikastolaren pabilioian egingo da 12:30ean. Ikasleek –horien artean jangelan nahiz sukaldean espezializaturikoak daude– sei pintxo eta hainbat edari prestatuko dituzte, guztiak Euskadiko produktuekin eginak (hegaluzea, piperrak, txakolina, etab.). Cocktaila ikasleek beraiek zerbitzatuko dute, Kilometroetako boluntarioen laguntzarekin.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak