Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Kidek Txinan duen filialak Refrigeration Exhibition azokan parte hartu du
Kidek pabiloi nagusian izan du erakusmahaia, eta bisitari kopurua handia izan da. Hozteko ekipo komertzialak, hozteko industria ekipo berriak eta kamara hozkailu modularrak erakutsi dituzte. Alde horretatik, nabarmendu behar da hozkailu kamara ekoizleen artean Kidek aukera zabalena erakutsi duela.
Kunshan Kedik 2009an hasi zuen ibilbidea. Orduan erabaki zuten 2006an Jiaxingen zabaldutako prototipo eta erdilandutako fabrikazio tailerra ekoizle instalazio handi batean eraldatzea. Asiako merkatuko elikadura eta ostalaritza sektorearendako hozkailu ekipoak egitea izan zen asmoa. Eraikin berria Kunshanen egitea erabaki zen, korporazioko gainerako enpresak dauden toki berean. Ordutik Kedik bere lekua egin du Txinako merkatuan, eta batez ere, Txina hornitzaile moduan duten Asiako eta Afrikako merkatuetan. 2011 amaieran Europako inportatzaileei saltzen hasi zen Kedi.