TUlankide MONDRAGON

Kidek Txinan duen filialak Refrigeration Exhibition azokan parte hartu du

2012/04/16
Kide S. Coop. taldeak Txinan duen Kunshan Kedi Refrigeration Equipment filialak hirugarren urtez parte hartu du China Refrigeration Exhibition azokan. Aurtengo edizioa Pekinen egin dute, eta instalatzaile, banatzaile, erabiltzaile eta merkatuko beste aktore ugari izan dira han.

Kidek pabiloi nagusian izan du erakusmahaia, eta bisitari kopurua handia izan da. Hozteko ekipo komertzialak, hozteko industria ekipo berriak eta kamara hozkailu modularrak erakutsi dituzte. Alde horretatik, nabarmendu behar da hozkailu kamara  ekoizleen artean Kidek aukera zabalena erakutsi duela.

Kunshan Kedik 2009an hasi zuen ibilbidea. Orduan erabaki zuten 2006an Jiaxingen zabaldutako prototipo eta erdilandutako fabrikazio tailerra ekoizle instalazio handi batean eraldatzea. Asiako merkatuko elikadura eta ostalaritza sektorearendako hozkailu ekipoak egitea izan zen asmoa. Eraikin berria Kunshanen egitea erabaki zen, korporazioko gainerako enpresak dauden toki berean. Ordutik Kedik bere lekua egin du Txinako merkatuan, eta batez ere, Txina hornitzaile moduan duten Asiako eta Afrikako merkatuetan. 2011 amaieran Europako inportatzaileei saltzen hasi zen Kedi.

Kidek Txinan duen filialak Refrigeration Exhibition azokan parte hartu du

Kidek pabiloi nagusian izan du erakusmahaia.

Enpresak

Kide

Hotz ganberak

http://www.kide.com/

Papereko edizioa

Jarrai gaitzazu

Eposta

RSS
flickr
youtube