2017-08-18T14:31:55+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Josu Urrutiak ordezkatuko du Mikel Gantxegi Mundukide Fundazioaren zuzendaritzan

2012/12/07

Orain arte Mikel Gantxegi izan da Mundukide Gobernuz Kanpoko erakundeko zuzendari nagusia. Etorkizunean, berriz, Josu Urrutia bilbotarra arituko da. Urrutia Bilbon jaio zen orain 38 urte, ekonomian lizentziatua da eta hainbat arlotan esperientzia profesional zabala du.
Josu Urrutiak ordezkatuko du Mikel Gantxegi Mundukide Fundazioaren zuzendaritzan

Josu Urrutia eta Mikel Gantxegi, Mundukidek Arrasaten duen egoitzan.

Mundukide erakundea ere gertutik ezagutzen du, izan ere, 2009tik kolaboratzen du erakundearekin. Brasilgo Paranako Programan sei hilabeteko egonaldia egin zuen eta ondoren Euskal Herritik ekimen desberdinetan parte hartu du. TU lankidek Josurekin hitz egiteko aukera izan du.

Mundukide-Josu

“Mundukidek sinergiak bilatu behar ditu eta guztion artean zor dezakeen energia bideratu behar du”

Josu Urrutia, Mundukide Fundazioko zuzendaria

1.-Zeintzuk dira zure asmoak datozen urteotarako?
Azken sei urte hauetan Mundukideren lan egiteko modua finkatu egin da, barne funtzionamendua eta lan prozesuak garatuz. Horrela, proiektu kopurua handitu da eta kalitatek ere gora egin du, 2009-2012 epealdiko plan estrategikoan zehaztutakoa ia osotasunean beteaz. Aurrerantzean, ezarritako oinarri sendoak abiapuntutzat hartu eta 2013-2016 Plan Estrategiko berria diseinatuko dugu.

2.- Zein arlo jorratuko dituzue plan horretan?

Honako hauek izango dira gogoetarako puntu garrantzitsuenak: Krisi garaian Mundukideren finantziazioa bermatzea, ohiko iturriez gain bide berritzaileak bilatuz; Mundukidek, kooperatibekin eta beste hainbat erakunderekin osatzen duen interkooperazio sarea sendotzea eta edukiak kanpoko proiektuetan garatzea; Mundukide eta sare kooperatiboaren arteko ezagutza eta elkarlana bultzatzea; eta langileen parte hartzea bultzatzea Mundukideko patronatuan.

Mundukide-Mikel3

Mikel Gantxegik bere ibilbide profesionala beste kooperatiba batean jarraituko du.

3.- Erakunde berezia zuzenduko duzu.
Mundukidek indar berezia dauka. Egiten duen lankidetza lana, talde handi baten ekarpenetan oinarriturik dagoelako; kooperatibak eta kooperatibetako bazkide zein langileak, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikasleak, boluntarioak, bailarako GGKEak eta beste hainbat erakunde. Sinergia eta energia askoko puntu bihurtzen da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak